Manez eta Kobreak
Manez eta Kobreak taldea gaurkoan. Thierry Biscary -ren izen artistikoa da Manez, eta zenbait taldetan aritu ondoren ( Kalakan -en esaterako) bere kantuak aurkeztu dizkigu apirilean argitaratutako lehendabiziko diskoan . Eta plazarik plaza ere badabiltza kantari uda honetan; esate baterako, hilaren 27an Markinan . Lekukotasun intimo bat ematen digu Manezek bere kantetan: bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen anekdota edo pasadizoak kontatzen dizkigu. Olerkari eta bertsolari batzuei istorio horiek idaztea eskatu die, besteak beste, Uxue Alberdi, Aurelia Arkotxa, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maiari. Zapetagilea abestian, esaterako, Euzkitze zarauztarrarenak dira hitzak. Hau dio Manez-Thierryk bere kantuez: «Kantu horiek lurrarekin dudan harremana aipatzen dute: errotu edo abiatu, joan eta aske izan edo egon eta betikotu. Halaber, besteekin dudan harremana galdezkatzen dut: komunitate baten parte izan edo bazter izan? Zer urruntasu...