Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Alkartu Ikastola

Aintzinako ume jolasak / Juegos infantiles de antaño

Imagen
Bada denboratxo bat jolasez eta iturriez idatzi nuela txoko honetan . Eta ziberespazioa aldi berean lokala eta globala izaki, Alkartu ikastola ko irakasle den Joseba k idatzi dit Interneten nire berri izan ondoren.  Ekimen bat dute indarrean, eta horren bitartez ikasleek beren guraso eta aiton-amonek zekizkiten jolasak ikas ditzaten saiatzen dira. Are, aintzinako ume jolasak izeneko bloga martxan dute ekimen horren baitan. Nire esperientzia umeei azaltzeko prest nagoen galdetu dit, eta, agenda kontuekin arazorik ez badut ahaleginduko naiz. Ez dakit aditu gisa jarriko nukeen neure burua baina tira (seguru amak baiezkoa esango lukeela).  Badirudi iturriena berreskuratzea zabaltzen ari dela. Besteak beste, aurten Moskotarrak konpartsaren "Aste Nagusirako idea on bat " deritzon lehiaketan ildo bereko batek jaso zuen aurten akzesita . Batek daki elkarlana ez dugun hedatuko.   Fotografía de Jofre Ferrer en Flickr Hace un tiempo escribí en este ...