Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Esti Markez

Maitasun kanta bat, Mikel Markez

Imagen
Ez da erraza kantaldiak (eta oro har, kultura-saioak) antolatzea pandemia-garaian. Baina hor doaz, apurka-apurka. Ezohiko uda honetan (eta ez eguraldiagatik soilik) bitan izan dut Esti eta Mikel Markez entzuteko aukera Uribe Kosta aldean. Horrela segitzen badut jarraitzaile sutsu edo grupi izateko bidean izango nautela ematen dit. Bi saioak antzekoak izan dira; azken finean, Azal berritzen disko berria izan dute oinarri eta hor, tartekatuta, Mikelen betiko abesti batzuk eta Estiren berriren bat. Eta bisean, honen hit-a, jakina ( Oroitzapenek esnatu naute ). Sopelan sorpresatxo bat, hala ere: Noka taldeko Andrea Bidart aritu zen kantari. Bietan oso gustura. Pare bat kontu aipagarri, nire ustez. Arkaitz Miner eta Julen Alonso musikarien lankidetza bikaina (eta bakarrik aritu izan direnetan bi musikariak, jota eta arin-arina jotzen, bitxia eta polita gainera). Bestalde, aita-alabek abestien hitzei ematen dieten garrantzia, sarritan egileak aipatuz: Joseba Sarrionandia, Toti Martinez...

Esti Markez, Oroitzapenek esnatu naute

Imagen
Galdu samar nenbilen musikarik egunotan (agian, udazkeneko egun hitsak direlako)... eta bapatean, Gaizka Peñafielen bidez ezagutu dut Esti Markez en abesti hau: "Oroitzapenek esnatu naute"; plazaratu duen lehendabiziko abestia eta bideoklipa. Lehenengoz dator hemendik Esti Markez , baina bere aitak badu hemendik traol-hitza dagoeneko. Eta oraingoan ere aitarekin datorkigu kantari; nolako egurra, halako ezpala. Bideoa ikusentzun eta hemen daukazu, beraz. Labetik atera berri. Estaba, tal vez, un poco perdido en cuanto a música pese a ser viernes. Pero, de repente, (serendipia acaso, en plan moderno) he visto un tuit de Gaizka Peñafiel  y he llegado a este vídeo de Esti Markez ,  con su primera canción y su primer videoclip. Así que llega a este txoko por primera vez, no así su padre, Mikel, que cuenta hasta con etiqueta a estas alturas . Espero que también te guste este vídeo, recién salido del horno por tanto, en el que también cantan los dos (de tal palo...).  Ahí tiene...