2008-09-10

Komunikazioa 2.0 itsasoan / La comunicación en el mar 2.0

Hau da hilaren 13an Politika 2.0 ekitaldiaren baitan  Gasteizen aurkeztuko dudan mikroponentziaren izenburua. Kontuan izan, 3 minutuko jarduna dela hizlari bakoitzarena. Aurrerago duzu ikusgai lagun izango duen aurkezpena; gazteleraz dago, hitz egin euskaraz egingo baitut. 
Hona hemen aurkeztu nahi ditudan ideia nagusiak.
  • Adi egotea garrantzitsua da. Horregatik eman dizkigu naturak bi belarri eta aho bakarra.
  • Isilik dagoenak baietz esaten al du? Are, isilik bagaude, besteren batek hitz egin lezake gure ordez. Gezurrarekin agian.
  • Eta naturak eskuak eta begiak ere eman dizkigu. Baliabide gehiago ere badugu, ordenagailuak eta Internet, besteak beste. Kontuan izanda "elkarrizketaren gizartea"an gaudela (Alberto Ortiz de Zarate), "partitzen duguna garela" (Cesar Calderón) eta "(komunikatzeko) bide bakoitzak bere arauak sortzen dituela" (José Antonio del Moral)
  • 2.0 itsasoan komunikazioa eta elkarregaregina ezinbestekoak dira; gainera, anitzak dira komunikatzeko erak eta baliabideak.
  • Blogetako komunikazioa asinkronoa da; hau honela, pentsatzeko denbora dago. Hori da bere indargunea, baina bere ahulezia ere bai. 
  • Komunikazio sinkronoa ez da bakarrik nerabeen eta messengerraren kontua. Bere tokia ere beharko luke.
  • Edonola ere, Jordi Adellen aholkuari jarraiki, itsaso honetan surfeatzen eta nabigatzen hasi aurretik igerian ikastea komeni da.
Aquí tienes la presentación que servirá de apoyo a la microponencia que presentaré en Politika 2.0 el sábado 13 en Gasteiz: "Komunikazioa 2.0 itsasoan"

1 comentario:

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.