Welcome to beach, Jon Maia eta Maddalen Arzallus

 Ez nuen abestia ezagutzen; joan den larunbatean entzun nuen lehenengo aldiz Plentzia Kantagunek antolatutako ekitaldian. 

Antza denez, aspalditxo egin zituen hitzak Jon Maiak Gozategi taldearentzat. Duela urte pare bat edo ETBko Gure kasa saioan abestu zuen Maddalen Arzallusekin batera. Hango grabaketatik, karaoke eran prestatu zuen Gabi de la Mazak.

Saio hartan, Maiak azaldu zuen Zumaian kokatutako kantua dela, bere beldur batzuetatik abiatutakoa; bazihoan Zumaiari; bazihoan Algorri eta flyschak zetozen. Azken finean, maitasun-kantu bat bere herriari.

Gerora, Kantu berri bat gara lanean jaso zuen Jon Maiak. Horretan ere Maddalen Arzallusekin abestu zuen. Beste bertsio batzuk ere aurkitu ditut: 

Aunque la canción de hoy tenga título en inglés, la letra está en euskera. Es del bertsolari Jon Maia. La escribió hace tiempo para el grupo Gozategi.

Tal y como explicó en un programa de ETB en el que la cantó junto a Maddalen Arzallus, es un canto de amor a su pueblo, Zumaia, partiendo de los temores de un pueblo que se iba; Algorri desaparecía para dar paso a los flyschs Yo entiendo que es una forma de pasar de lo que es el nombre por el que la zona es o era conocida al modo en el que se ha publicitado más de cara al turismo; lo del flysch de Zumaia ha aparecido hasta en conocidas películas. En todo caso,  Algorri es el nombre del centro de interpretación.

Con posterioridad, la recogió Maia en su trabajo (disco + cd) Kantu berri bat gara, también presentado en una gira. En aquél la interpreta junto a Maddalen Arzallus.

En definitiva, detrás de un título tenemos una reflexión sobre los cambios, lo que permanece, lo que vamos dejando atrás, e, incluso, el tema del turismo.


Itsasoa eta errepidearen
artean dagoen
lur zatian bizi naiz ni
itsasoa, lur zatia ez da gutxi.
Hondarra ondare haitza harri bitxi
itsasgorak jantzi
ta itsasbeherak erantzi
horrela da ez du inork erabaki.
Ezer eskatu gabe eskeini didazu
gauero ohea
mendi bularrak heze ur ezpainak gazi
nere maitalea.
Ilargiz ilargi, basati ta birjin
salneurririk gabe
bizitzeko ederregi
zarelako ezin zara libre bizi.
Erosi zaituzte erreza izan da
egin dezatela orain beren propaganda
yateak, golfa ta ipuin haundi hori.
Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi
ta izan barea
ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi
behar den marea.
Ezer eskatu gabe eskeini didazu
gauero ohea
mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi
nere maitalea.

Comentarios