beste 15 bat gutxienez, Xabier Díaz Silvestre (#15Botxotik)
Ez dut gogoratzen noiz ezagutu genuen elkar, hainbat "sarao" desberdinetan topo egin baitugu. Baina hezkuntza eta hizkuntzaren amoratu bat eta teknologien zalea izanda, zelan ez jarraitu Iñakiren bloga? Athletic, sukaldaritza... musikan agian ez gatoz bat, nik "kantautoreak" atsegin ditut, bai. Baina, salbuespenak salbuespen (Laboa eta Cohen), abesti bat baino gehiago...
Esaten dute, aberasgarriagoa dela zurekin bat ez datozen iritziak entzutea edo irakurtzea, norberak dituenekin bat datozenak ez baitute ekarpenik egiten. Ez dakit ba... Horrela izanez gero, Botxotik ziberespaziora bidean alportxak hutsik joan eta hutsik bueltatuko ziren, eta ez da horrela inoiz izaten. Bat etortzen naiz Iñakik esaten duen gehienarekin, batez ere ondo pentsatuta eta ondo idatzita doalako. Eta horrela izanik ere, gehienetan hausnarketarako aukera ematen dit.
Beste alde batetik, hamaika blogetan idazteko horren alperra izan den baten ikuspegitik, eskertzen da beltza zuriaren gainean eta, Twitterrek baino karaktere gehiago eskatzen dituen medioan, bere iritziak plazaratzeko ohitura hartu izana. Nik neuk irakurtzen jarraituko dut eta, lantzean behin, iruzkin batzuk idazten.
15 urte eta gero.... beste 15 bat gutxienez!!!

Xabier Díaz Silvestre
Zeu ere irakurle fin zaitut, Xabier, eta iruzkingile ere bai. Oso ondo dago ("ir sobre ruedas" esamoldearen pareko irudirik euskaraz ez dut aurkitu, karkar; badakizu zergatik) zu bezalakoak bidaide izatea.
ResponderEliminar