15 urteko bidaia, Josu Bergara (#15Botxotik)

Hamabost urte pasa dira Botxotik Ziberespaziora doan bidea abiatu zenuenetik, Iñaki.Ordutik hona, hamaika kontu eta kantu entzun diren arren, zure ametsak, gogoak eta blog honetatik erakutsi diguzun maitasun guztia hementxe bertan argitaratu dira. Txiri-txiri osatu duzun puzzle berezia eratuz. Gaur egun, zure atari honetan, kulturaren, euskararen eta gure hiriaren altxor txikiak aurkitu daitezke.

Eskerrik asko Iñaki, zaren modukoa izateagatik. Jatorra, alaia, gertukoa eta bihotz onekoa. Egunero irribarre handia eta zintzoa oparitzeko prest dagoen horietakoa. Horixe bera islatzen duzu blog honetan.

Abestiak dioen bezala:
"Amets, amets egin
itsas gizona
amets, zure ametsa
gerta leikela."
Hamabost urte hauek bete dira eta konturatu gabe, ametsa bete da. Hogeigarren urteurrenera begira hasiko gara.

Urte askotarako, Botxotik Ziberespaziora. 
Segi bidaiatzen, Iñaki! Bidailagun izango gaituzu.


 

Comentarios

  1. Hasi nintzenean, Josu, ametsa ere ez zen. Ez nuen sumatu ere egiten bideak noraino eramango ninduen. Gaur egun atzera begiratu, sarrera zaharrak berriz irakurri eta bide bat egin dudala konturatu naiz. Eta zu bezalako bidaideekin topo egitea guztiz pozgarria eta aberasgarria. Blog txikiek, kantek bezala, badute indarra, ezta?

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.