5 urte / 5 años: Noemí Pastor


Arrazoi askorengatik eman behar dizkizut eskerrak, Iñaki.

Lehenengo eta behin, oso blog entretenigarri amultsua idazteagatik; egia esan, Bilbotik ziberespaziora bidaiatzen dudanean, sekula ez dakit zure ziberespazio horretan zer topatuko dudan; edo, bestela esatearren, zure ziberespazioan badakit edozer topa dezakedala: futbola, literatura, hezkuntzari buruzko hausnarketa burutsuak, musika ederra...

Bigarrenik, biziki eskertu behar dizut noiz edo noiz nire gomendio literario zoroei kasu egitea, benetan pozten bainau ikusteak zu lako gizon prestu ikasi bat ere nik gustuko dudan aipu txarreko literaturaz gozatzen dela.

Eta hirugarrenik, azken baina ez hutsen, eskerrik beroenak eman behar dizkizut, zure urteurrena dela medio, konturatu bainaiz nire blogaren bosgarren urtea otsailean bete zela eta guztiz oharkabe igaro zitzaidala.

Anyway.
Musu handi bat eta anitz urtez!
 
 
 
 
 


Comentarios

  1. auzoan garaikideak gara beraz, Noe. Zeuri ere, zorionak!

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik mila, Iñaki, zure ospakizun honetara gonbidatzeagatik.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.