Getxoblog Su saria
Hau ustekabe atsegina! Jakinarazi didatenez, Getxoblog Su saria emango didate hilaren 24an.
Aspalditik ezagutzen dut Getxoblog ekimena; sustatzaileetako bat Mikel Agirregabiria izanik, nola ez. Lana tarteko izaten den arren, agertu izan naiz inoiz eta bertan antolatutako mahai-ingururen batean parte hartu ere bai, 2015an esaterako (Mikelen beraren kronika, baita Itziar Kerexetarena ere).
X. edizioa izango da aurtengoa. Eta iaz Jonjo Agirrek proposatutakoari jarraikiz, euskarazko blog bati emango diote lehenengo aldiz Su saria, orain arteko Ur, Aire eta Harea sariekin batera. Hala, niri ematea erabaki dute. Egia esan, beste sari baten ere izango naiz partaide oraingo honetan, Aprendices taldeak jasoko baitu aipatutako Ur sari hori.
Ez dakit euskarazko blogen adibiderik argiena den blogtxo hau. Izan ere, blog honetan gaztelania eta euskara tartekatu arren, lehenengoa izan ohi da nagusi, batez ere, bigarren bloga sortu nuenez geroztik, Ikasle eta irakasle. Hori bai euskara hutsean, baina hau baino motelxeago dabilena. Dena den, aspaldi plazaratu nuen zalantza, "Nor da euskaldun" edota "Nire euskaltasuna" sarreretan besteak beste: euskal blogosfera? blog euskalduna? blogari euskalduna? blog jakin batean euskara hutsez idazten duen blogaria? zer naiz ni orduan?... Galdera ugari eta erantzuna ez da erreza, adiskide hori.
Horregatik, beharbada, blogosferan urte luzez diharduen euskaldun bati ematea erabaki dute, eta bide batez orain arteko ibilbidea aitortu. Nire 1645 zatitxo joan dira dagoeneko Botxotik (edo nire eskutik) ziberespaziorako bidean ia 12 urteko ibilbidean; beste 156 euskaraz eta hezkuntza gai nagusi dela "Ikasle eta irakasle" gisa 5 urte luzetan. Txiotan ere aritzen naiz azken urteotan, beste asko bezala. Horretaz gain, arlo profesionalean Sarean eta euskara sustatu asmoz egiten dudan lana ere badago, ezezagunagoa eta izktuagoa seguruenik.
Esaldi bakarrean laburtzearren: eskerrik asko nitaz gogoratzeagatik eta Su sari horrengatik, Getxoblog. Hori bai; jasotzearekin batera, euskal blogosferaz hitzaldi laburra emango dudala iragarri dute programan. Kasu honetan, hortaz, lana dakar sariak. Asmatuko ahal dut berriketaldi labur eta interesgarria ematen!

Hace ilusión que se acuerden de ti y te den un premio. Esta vez, por bloguear durante años supongo, que se van acercando a 2000 los posts, los pequeños pedazos de mí, que he ido compartiendo hasta ahora desde 2007 (y eso sin contar miles de tuits). Y es que me han comunicado que el próximo día 24 recibiré el premio Getxoblog Su saria, que se otorgará por primera vez tras la propuesta realizada el año pasado para premiar a un blog en euskera. Por eso decía lo de trayectoria, porque este blog es bilingüe, aunque un poco menos desde que nació ese hermano Ikasle eta irakasle, sobre educación (principalmente) y en euskera. También tuiteo, como he dicho y supongo sabrás, y ahí también juego con las lenguas. Aparte queda mi vertiente profesional, tal vez más desconocida, pero que también tiene su reflejo en la Red.
En resumen, allí estaré, no mucho tiempo por razones laborales, agradecido y emocionado. Y con una difícil tarea: hablar 10 minutos sobre la euskal blogosfera. Ahi estoy dándole vueltas al coco, que una intervención tan corta da más trabajo si cabe ¿no?

Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.