Baratze bat, Pier Paul Berzaitz

Banengoen bueltaka zer abesti aukeratu gaurko; atzoko eguna kontuan izanda, Gorka Knörren Txalaparta zebilkidan buruan, badakizu, "hiru eta lau dira zazpi... bi.. bat" (urte, blog, ni neu, hurrenez hurren). Edonola ere, Galder Segurolak atzo idatzitako txio bat gogoratu dut
eta egun ederra atera dela kontuan izanda gainera, Bilbo Kantarin lehenengoz entzun nuen abesti bat hasi zait bueltaka: Baratze bat

Abestia, berez, Pier Paul Berzaitzena da, eta izen bereko diskoan argitaratu zen 2000n. Gabi de la Mazak inkunableen artean sartua dauka eta, egia esan, You Tubetik bueltatxo bat emanez gero, era guztietako bertsioak aurkituko dituzu: Mikel Urdangarinen estilotik hasi, koruetatik pasa edota jai giroan egindako bertsioak, esate baterako. Edo beste hau, Egunsentiaren Kantak ekimenaren baitan plazaratutakoa. Bideoan, jatorrizkoa duzu, karaoke moduan kantatzeko.



Esta canción la oí por primera vez en un Bilbo Kantari (por cierto, tiene hasta app, obra de Galder Segurola) aunque un experto en estas cuestiones, como Gabi de la Maza la tiene clasificada como incunable. Desde luego, puedes encontrar un montón de versiones; en You Tube, sin ir más lejos: de solistas y en plan más lento, pasando por corales o interpretadas en ambiente festivo. Original del músico de Zuberoa Pier Paul Berzaitz, apareció en el disco del mismo nombre en el año 2000.

Comentarios