Economía familiar y salarios / Etxeko ekonomia eta soldatak
Y, a todo esto, el Banco de España aconseja ante la crisis, que parece más fuerte de lo previsto incluso, la moderación salarial (vía Finanzas.com) Parece que coincide con lo que plantea la CEOE. Insiste en esa línea el Instituto de Estudios Económicos. (vía El País) Resulta curioso que en tiempos de bonanza económica se proponga lo mismo para poder mantener la misma. Vamos, que en cualquier situación la propuesta es que no nos suban los sueldos. Y mientras, si todo sube menos los sueldos, ¿quién gana? Entiendo lo mismo que con la Bolsa.
Etxekoan moldatu beharra dagoen arren ez naiz ekonomian aditua. Hala ere diruak gero eta gutxiago balio duela konturatzen naiz. Umeak ere bai; lehengoan, lagun baten semeak esan zionez, ez zihoan inora euro batekin gozokiak erosi nahi bazituen. Joan den mendean, pezetak existitzen ziren garaian, zerbait zen 5000ko biletea; orain, aldiz, berehala joaten zaizu 50 eurokoa, nahiz eta aurrekoaren baliokidea izan ez. Inflazioa deritzo honi? Ala borobiltzea zen arazo?
Areago oraindik, krisia uste baino latzago izango omen da; horregatik Espainiako Bankuak soldaten igoera leuntzea eskatu du; bat ei datoz CEOE eta erakunde gehiago. Bitxia da: egoera ekonomikoa ona denean gauza bera proposatu ohi da. Bestela esanda, soldatak dira antza igo behar ez diren bakarrak. Hortaz, nork irabazten du? Burtsarekin antzekoa gertatzen zait, ez naiz ulertzeko gauza.
A zein ederra Manuel de Fallaren burusoila!
ResponderEliminar