Meritua, meritua, meritua... Maite Goñi
Horrela hasten zen ETBko aspaldiko telesaio batean gonbidatuei kantatzen zieten abestia. Eta, bene-benetan meritua badu Maite Goñik; otsailean idatzitakoa berretsi behar dut.
Eta gaurko hitza ekimenaren 3. urteurrenera helduta, zer bururatuko, eta lagunak elkartzeko jai bat. Han izango gara, beste hainbatekin batera, Maite zoriontzeko eta lagunarte apartaz gozatzeko.
Gorka Juliok, @teketen-ek alegia, twiterren jarritakoa |
Mila esker eta zorionak, Maite! Laugarrenerako langa altu utzi duzu.
Eta hona hemen Haritz Rodriguezek ekoiztutako bideoa.
Bizitza, gaurko hitza from Transistoria on Vimeo.
Meritua, meritua...ez dakit, baina berandu, berandu...banabil!!! Zuzenean eskerrak emateko aukera izan banuen ere, nire eskerrak berretsi nahi ditut beti hain atsegina izateagatik nirekin. Bai goxoak beti eskaintzen dizkidazun HITZAK!! Muxu handi bat! :-)
ResponderEliminar