Maite Goñiren hitza
... ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ez horixe. Meritua du egunez egun hitz berri bat plazaratzeak, sareratzeak hobe esanda; gaurko hitza da ekimenaren izena. Eta irudiez ezezik ariketez eta jokoez ere hornitzea. Hor ditugu besteak beste Hitzapasa eta Hitz Jokoak. Konbentzitzeko gaitasuna ere aparta du; ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko bideoak egiteko proposatu zuen (zigun) eta harrez gero You Tuben esparrua ere badago (nire ekarpena barne, karkar)
Ez dakizula nortaz ari naizen? Baina ba al dago Internet osoan eta mundu mundialean Maite Goñi ezagutzen ez duenik?
Agirregabiriaren argazkia Flickr-en |
Azken boladan hitzari abestia ere gehitzen dio inoiz; hau honela, hutsuneak bete bezalako ariketatxoa sortzen du. Oso gustuko nuen euskara-irakasle garaian; seguruenik, abestien bidez neronek ere hitzak testuinguratuta eta esaldiak ikasi eta gogoratzeko era izan ohi dudalako ingelesaren kasuan.
Baten batek pentsa lezake "betikoa" dela, baina ñabardura garrantzitsua ikusten diot egungo garai likidoekin lotuta: partekatzeko aukera, interesaturik dagoen ororekin gainera. Alegia, baloreak tresna berriaren xarmaren gainetik.
Ea ikasten dudan nola egin; hala bada, kontatuko dizut.
¿Pero hay alguien en el mundo mundial que no conozca a Maite Goñi? Si está explicado ya hasta en inglés ;-)
Eta aste honetan Maitek Euzkitzeren abesti bat jarri du. Gainera, azaldu dit nola egin horrelako ariketak; hot potatoes da sekretua.
ResponderEliminar