Esti Markez, Oroitzapenek esnatu naute

Galdu samar nenbilen musikarik egunotan (agian, udazkeneko egun hitsak direlako)... eta bapatean, Gaizka Peñafielen bidez ezagutu dut Esti Markezen abesti hau: "Oroitzapenek esnatu naute"; plazaratu duen lehendabiziko abestia eta bideoklipa. Lehenengoz dator hemendik Esti Markez, baina bere aitak badu hemendik traol-hitza dagoeneko. Eta oraingoan ere aitarekin datorkigu kantari; nolako egurra, halako ezpala. Bideoa ikusentzun eta hemen daukazu, beraz. Labetik atera berri.

Estaba, tal vez, un poco perdido en cuanto a música pese a ser viernes. Pero, de repente, (serendipia acaso, en plan moderno) he visto un tuit de Gaizka Peñafiel y he llegado a este vídeo de Esti Markez,  con su primera canción y su primer videoclip. Así que llega a este txoko por primera vez, no así su padre, Mikel, que cuenta hasta con etiqueta a estas alturas. Espero que también te guste este vídeo, recién salido del horno por tanto, en el que también cantan los dos (de tal palo...). 


Ahí tienes la letra, y sabes que hay traductores bastante avanzados... Puedes probar, que ya vi una vez a Mikel @eztabai poniendo en apuros una presentación de un traductor institucional, porque pedía vía tuits traducciones de castellano a euskera de canciones de Silvio Rodríguez. Seguro que esta vez es más fácil. Va, te ayudo con el principio para animarte: "me acuerdo que era un día triste de otoño"


  

Gogoratzen naiz, udazkeneko egun hits bat zela. Zu eta biok, hain pozik lagun artean geundela. Oroitzen zaitut, hain alai eta zoriontsu zinela. Oroitzapenek esnatu naute Ametsetan nengoela Alboan sentitzen zaitudan arren ohartu naiz ez zaudela. Esperantzari utz iezaiozu Landatzen hazia desioa bilakatu ilusio erauntsia Maitasuna izan daiteke mingots garratz ta gazia Oroitzapenek esnatu naute... Denborarekin bihurtu zara bihotzean orbain Maite zintudan guztiak Ez du deus balio orain Itzulera amestuko dut jarraituko dut zure zain. Oroitzapenek esnatu naute... Orain soilik geratzen zait gutaz idaztea muxu, laztan eta irriak Ez da erraza, ahaztea Gogorra, latza ta zaila da joan zarela onartzea Oroitzapenek esnatu naute...

Comentarios