Benito Lertxundi, Kimu bat zuhaitzan

Aste honen hasieran iragarri zuenari jarraikiz, kantu berria aurkeztu du Benito Lertxundik. Aukera ona, beraz, Oriotarra berriz ere hemendik ikusteko eta entzuteko.

Kantu berri honek, Benitok urrian plazaratuko duen Ospakizun gauean diskoari bidea irekitzen dio. Aipagarria da oraingo honetan autoekoiztua izango dela, berak eta Olatz Zugastik sortutako Kantaita Enea diskoetxearen bidez, hain zuzen. Urrian plazaratu arren, bihar bertan du emanaldia Zarautzen baina lasai, sarrerak agorturik baitaude honezkero eta interesaturik bazaude hurrengo saioaren batera joan beharko. Allan Rankin-ena da berez abestia, eta Jon Maiak jarri dizkio hitzak euskaraz. Zaria Koru Eskola izan du lagun.

Diskoari buruzko informazio zabala, karkara.eus en egindako elkarrizketan.


Vuelve Benito Lertxundi, el bardo de Orio a este txoko, aprovechando que esta semana se ha presentado una nueva canción suya, la primera del próximo disco autoproducido que saldrá a la calle en octubre, aunque las presentaciones en directo comienzan mañana mismo en Zarautz (con entradas agotadas ya). La canción original, "new branches on the tree", es del canadiense Allan Rankin, y la letra en euskera la ha puesto Jon Maia (de quien también es la de Itsasoari begira, por ejemplo). Participa en este tema el coro Zaria Koru Eskola. Ha dicho Lertxundi en una reciente entrevista, que algunas de las canciones tienen una fuerte carga emocional.





Gogoan dut goiz hura negua zen elur giro ta izotz jende guztia triste ta goibel aurpegi, gorputz ta bihotz… Nire gitarrarekin irten nintzen natura ilun hartara eta orduan ikusi nuen kimu bat zuhaitzan. Zuhaitzpe hartara joaten hasi nintzen neguaren ekaitzan kantatzera irten zela kimu bat zuhaitzan. Kimu bat zuhaitzan kimu bat zuhaitzan han sortu baitzan salba gaitzan kimu bat zuhaitzan Negu beltz luze hura igaro zen urtu ziren izotzak udaberriak askatu zituen ibaiak eta bihotzak. Eta nola indarrak hartzen zituen argia ta ekaitza eta berdetuz loratu zen kimua zuhaitzan. Kimu bat… Geroztik negurik beltzenetan dena ilun denean gogoan dut kimuaren jaiotza gure lurraren minean. Eta nola indarrak hartzen zituen argia ta ekaitza negu beltzean loratu zen kimua zuhaitzan Kimu bat zuhaitzan….

Comentarios