Eskerrik asko, andereño

No sé por qué, pero me parece que he vivido como testigo o actor secundario unas cuantas etapas históricas de este país. Ya me digo que será cosa de la edad ;-)


Ai ene, uste baino historikoagoa ei naiz. Edo gutxienez, herri honetan gertaturiko batzuetan zuzeneko lekuko eta inoiz aktore izan naiz.

Ondo merezitako omenaldiak ari dira jasotzen lehenengo ikastoletan andereño aritu zirenak; gaur Durangon, adibidez. Garai zailak, benetan. Agian, eurekin batera horrelako proiektuetan sinistu zuten guraso eta bestelako pertsonei ere esker ona adierazi beharko genieke.

Eskerrik asko andereño webgunea sortu berri dute; atzo izan zen aurkezpena. Nire ustez, huts bat baina,  alegia, ez nukeela ekimena Gipuzkoara mugatuko. Halaxe adierazi dut sare sozialetan, baina ohiartzun txikiz antza denez. Beraz, berriz egingo dut aldarrikapena.

Dena den, eman dut izena; neu ere 60. hamarkadan ikastola batean hasi bainintzen. Bilboko Hiri Zaharreko Loteria eta Banco España kaleetako pisuetan ibili ginen;  Begoñazpi ikastolako webgunean diotenez, Santiago Parrokiko Ikastola zen. Argazkiak ateratzeko, berriz, Atxuriko eskoletara hurbiltzen ginen; sarrera honetan dauden argazkiak, hain zuzen. Ume gutxiago gaude 68-69koan; bertan bi andereño (Ines bata oker ez banago; bestearen izena ez dut gogoratzen). Ekimena sendotuz zihoan 69-70an; andereñoak Maribel, Mª Jesus eta Jasone direlakoan nago. Eta tartean, hainbat adiskide, jakina.






Hurrengo urtean Karmelo aldera jo genuen; Begoñazpi ikastola izango zenera. Ordukoak, hurrengo baterako utziko ditut.

Comentarios

  1. Ea asmatzen duzun; mutil azkarra baitzara. Pista bat: bietan nago, ez goian, ez behean ;-)

    ResponderEliminar
  2. Anónimo12/10/2009

    Orain badakit noren antza duen Enekok...
    Maria

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.