2008-06-24

Política 2.0 Politika

Datorren larunbatean elkartuko omen gara Gasteizen politikari eta blogariak, politika 2.0a dugula mintzagai. Egia esan, jakinmina da nagusi nigan; ez baitakit zer atera daitekeen bilera horretatik. Hainbat blogetan aritu dira honen inguruan; bloga eta wikia ere badaude (gaztelaniaz, momentuz behintzat). Eta beti bezala, zenbat buru hainbat aburu.
Bi zalantza dabiltza nire kaskarrean dantzan. Batetik, ea posible den gaur egungo politikaren munduan nagusi diren alderdien egiturak gainditzea edo gutxienez berritzea; 2.0ak horrelako zerbait eskatuko luke nire ustetan. Bestetik, blogariena ez ote den XXI. mendeko minoria ilustratu baten antzekoa, eta finean, botua ematerakoan balore bera duela kezkatzen denarena eta ausaz egiten duenarena.
Izango dugu gaia berrartzeko aukera seguruenik. Zergatik ez larunbatean bertan, irakurle hori?


El próximo sábado nos encontraremos en Vitoria-Gasteiz políticos y bloggers para hablar sobre eso que se ha llamado política 2.0 En mi caso prima la curiosidad, porque tampoco tengo muy claro lo que pueda dar de sí. Algo resuena en la blogosfera, de todos modos, e incluso el encuentro tiene wiki y blog.g
Me andan revoloteando algunas dudas estos días. Como si es posible que en un momento en el que el sistema gira en torno a los partidos políticos, vayan a cambiar o evolucionar en la línea que exigiría admitir esos planteamientos 2.0. También si existe la pretensión, más o menos explícita, de que los y las bloggers constituyan una suerte de minoría ilustrada del siglo XXI, cuando no deja de ser cierto que tanto peso tiene el voto consciente como el que se decide al azar.
En fin, supongo que el tema dará más de sí. Por ejemplo, el mismo sábado. ¿Te animas?



Algunos ecos en la blogosfera / Blogosferan ateratako aipamen batzuk

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.