Esperientzia berria, twitter eta telebista

Aipatu dizut nick dut nikekoek elkarrizketa bat egin zidatela. Egia esan, bi izan ziren; bata Aprendicesi buruzkoa, bestea pertsonala. Bigarren hau, hainbati egiteko asmoa daukatela esan zidaten, ni lehena izan arren :-D

Webgunean diotenez, astero ETB3n emango den saioak Euskal Herriko Interneteko proiektuak eta bizipenak hurbiltzeko asmoa du, erreportajeen eta elkarrizketen bitartez. Bi eratako pertsonak aurkituko omen dituzte: talentu berriak eta dagoeneko sarean ospetsuak diren lagunak. Argi dago Josi edota Gorka Julio bezalakoak zer diren, baina, zein esparrutan egongo ote naiz ni, ba?


Halaber, telebista eta Internet uztartzen duten formatu berriekin saiakuntzak egiteko asmoa dute. Hau honela, gonbidapena luzatu ziguten joan den ostiralean: bihar, uztailak 1 asteazkena, gaueko 10etatik aurrera, twitter eta telebista uztartzeko saiakera egingo dute, Europan lehendabizikoa izango den esperientzia.

Hasiera batean ez nuen twitter kontu hau oso argi ikusten, baina dagoeneko mila eguneraketak pasatu ditut eta jarraitzaileak zein jarraitzen ditudanak berrehunera ari dira iristen.

Beraz, animatuko gara parte hartzen?


En nick dut nick, mañana miércoles a las 10 primera experiencia en Europa en la que se unen twitter y televisión, según cuentan en Factoria Crossmedia. ¿Te apuntas? Aunque no sé si, ampliando lo que decía Groucho Marx, vería yo un programa en el que pueda salir ;-)


Comentarios

  1. Ekimenaren bideoa ikusi nuen duela gutxi. Oso ideia ona, bai horixe!! Lastima Iruñan oraindik Etb3 ezin dugula ikusi...

    ResponderEliminar
  2. Eta zure kategoria talentodun ospetsua bada?

    ResponderEliminar
  3. Oso azkar zihoan dena, Nerea, ia irakurtzeko astirik ere ez. Ikusi beharko aurrerantzean ekimenak zer nolako jokoa ematen duen.

    Josu, :-D

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.