Zorionekua ni (edo, ongi etorri mundura, Peru)
Ez naiz Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatu duen 2022ko hitzaz ari, niri bizitzako gertaera nagusienetako batek eragindako sentimenduez eta egoeraz baizik: zure etorrera, Peru; lehenengo iloba zarena. Sentimenduaren hauspoz idatzitako sarrera bat dela esan genezake, olerki baten hitzak gogoratuz. Egunen batean letra hauek zeure kabuz irakurri eta ulertuko dituzula pentsatzen dut; auskalo ni non eta nola egongo naizen une horretan.
Wikimedia Commons |
Euskaraz mintzo natzaizu, bai. Horrela agintzen didatelako bihotzak eta gogoak. Gure harremanetan lehendabiziko hizkuntza izango delakoan; gerokoetan ere ahoan izango dugulakoan. "Aitita" hitza erabiltzetik harago joango zarelakoan. Eleaniztuna izan arren, bihar etzi zure bizitzan euskara erabiliko duzulakoan.
Bizitzaren zikloan beste bira bat, munduan beste pertsona bat, beste belaunaldi bat. Sarritan diot gure aitaren hitzak errepikatzen ari naizela ematen duela; zure birraititarenak, alegia. Horregatik, zintzo jokatu zure bizitzan; horixe izan zen bere mezurik argiena. Egungo ikuspuntutik, baloreei eustea esango genuke. Etorkizunean horren garrantzia ulertuko eta baloratuko duzula espero dut.
Horregatik guztiagatik, zorionekua ni, zorionekuak gu; zeu ere zorionekua izan zaitezela. Ongi etorri mundura, Peru.
Entrada escrita a mi primer nieto, Peru; espero que algún día la leerá. Escrita en euskera porque así me sale, y porque espero que, más allá de que supongo será pluringüe, el euskera sea lengua de comunicación habitual entre nosotros.
Egun hauetan irakurri gabeko mezuak errepasatzen nabilela, a zelako albiste onagaz topatu naizen! Zorionak Iñaki eta familia!!! Urte hasiera ezin hobea!
ResponderEliminarBai horixe, Xabier!
EliminarEskerrik asko.
Orain status berrira ohitzen ;-)