Idoia eta Bea (Asurmendi), Mare
Musikariak ditugu Asurmendi ahizpak. Idoia ibilia da hemendik (agindu zidan arren ez nuen lortu azkenean abestia aurkeztea 😔) Elkarrekin aritzen dira, eta ez etxean soilik. Beak bere aldetik ere kantatzen du eta badu bideorik; Alfonsina y el mar hau esaterako.
Mare ilargiari poemak liburua dela eta elkartu dira oraingoan. Hau da liburuaren (eta kantuaren) aurkezpena:
Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den horri. Itsaso izan gabe itsaso izena duten zulo itxurakoei buruz idatzi dute 29 poetak, nork bere erara, "Mare, ilargiari poemak" liburuan. Poemen aurretik, irakurleak hiru hitzaurre topatuko ditu: ilargiari begiratzeko hiru ikuspuntu: zientifikoa, filosofikoa eta literarioa. Poemen ondoren, euskal poesiaren ibilbide bat egiten duen artikulua. Eta, proiektua borobiltzeko, kantu hau, ilargiaren ageriko eta ezkutuko aldeen artean jolasean. Hori dena biltzen du MAREk, baina, batez ere, irakurle gazteengan poesia idazteko gogoa piztu nahi du.
Musika Idoiarena; hitzak, berriz, Jon Martin Etxebesterenak. Bideoklipa, Pletina Films ekoiztetxeak egin du.
La música la ponen hoy las hermanas Idoia y Bea Asurmendi, con la canción relacionada con el libro del mismo título recientemente publicado.
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.