Benito Lertxundi, Kimu bat zuhaitzan
Aste honen hasieran iragarri zuenari jarraikiz, kantu berria aurkeztu du Benito Lertxundi k. Aukera ona, beraz, Oriotarra berriz ere hemendik ikusteko eta entzuteko. Bihar kalean izango da single berria, 'Kimu Bat Zuhaitzan' izena daramana, urrian kaleratuko den diskaren aurrerapena. Spotify eta Youtube plataformetan entzungai izango duzue! — Benito Lertxundi (@LertxundiBenito) 27 de agosto de 2018 Kantu berri honek, Benitok urrian plazaratuko duen Ospakizun gauean diskoari bidea irekitzen dio. Aipagarria da oraingo honetan autoekoiztua izango dela, berak eta Olatz Zugastik sortutako Kantaita Enea diskoetxearen bidez, hain zuzen. Urrian plazaratu arren, bihar bertan du emanaldia Zarautzen baina lasai, sarrerak agorturik baitaude honezkero eta interesaturik bazaude hurrengo saioaren batera joan beharko. Allan Rankin -ena da berez abestia , eta Jon Maia k jarri dizkio hitzak euskaraz. Zaria Koru Eskola izan du lagun. Diskoari buruzko informazio zabala, karkara.eu...