Nor da euskaldun, hau da galdera
Maite Goñiren bidez gogoratu dut umap.eu Umap.eu berriari begitxo bat botatzen: Umap.eu s.shr.lc/XZL5l1 #umapeu — Maite Goñi (@euskaljakintza) 2013 otsaila 27 Jakinminagatik sartu dut nire erabiltzaile izena baina ez nago hiru mila eta piku tuiterlari euskaldun horien artean. Arrazoietara jota , ez dut uste horren inaktiboa naizenik, argi daukat ez naizela errobota eta nire kontua ez da pribatua. Beraz, lehenengoa izango da: nire txio gehienak gazteleraz dira. Zer egingo diogu, bada; ez da horrelakorik gertatzen zaidan lehenengo aldia eta ez da azkena izango. Azkue Fundazioak ere ez du momentuz interesgarritzat jo ikasle eta irakasle bloga , euskara hutsean idatzita egon arren (eta google bilatzailean ondo kokatua, gainera) Beste bitxikeria bat umapeko rankingean: zerrendan, lehen postuetan behintzat, agertzen diren asko kolektiboak dira, alegia, ez pertsona izena edota izaera dutenak. Eta blogosferan gaia ez dela gaurkoa ikusteko, 86an Txelisek bere blogean egindako...