Ganbararen folk progresiboa zuzenean

In illo tempore hasi nintzen Ganbararen musika entzuten; audiozintetan eta kasetean, bai lagun hori. Hala, mendebalerantz jo nuen larunbatean taldearen berpizkundearen berri zuzena izateko, gautxo batez. Eta uraren bazterrean baino, igerilekuaren inguruan jo eta abestu zuten. Oro har, zoragarria; ez dakit Mª Eugeniaren blusa zuriaren eta argien gorriak horretan eragin zuzenik izango zuten, baina oso gustura entzun nuen saioa. Urteak joan diren arren ez nuen neure burua denboraren naufrago sumatu, ez horixe.


Baina bat jartzekotan, eta San Fermin gaua izaki, azken kantako tonuak ez zuen ematen kantariarentzat egokiena; batek daki San Antoniori eskainia izateagatik.


Sopuertako giroak ere harritu ninduen. Egia ere bada Ganbarak jo zuenean epelago eta gauak aurrera egin ahala beroago egon zela, baina talde horren emanaldiak nolabaiteko lasaitasuna behar du nire ustez. 

Saioa amaituta, agurtzeko bidea egin nuen. Saretik ezagututakoak gorpuzteko eta lehendik ezagututakoak berriz agurtzeko. Hala, Ezeiza-Etxeberria familiakoekin sei graduak ez direla hainbesterako frogatu nuen eta hurrengo belaunaldiak sendo datozela; Xabik, berriz, dituen planen berri eman zidan (disko berria, Aste Nagusian kontzertua) eta hurrengoetan ere bere musika erabiltzeaz jardun genuen. Mª Eugeniaren aholkuei jarraitzen badiet, aurrez-aurre gazteago ematen dudanez argazkiak aldatu beharko ditut. 

La pasada noche de San Fermín excursión al (lejano) oeste vizcaino,  a recordar viejos y nuevos tiempos escuchando a Ganbara. Exponentes de lo que se vino en denominar folk progresivo, y que ya han aparecido en algunos posts por aquí con anterioridad.

Comentarios

  1. Ematen dit azken aldi hontan gauza interesgarri asko galtzen ari naizela. Kaguenzotz!

    Ze inbidia!

    ResponderEliminar
  2. Post honetako keinuak ulertuko zenituez, ezta Josu? ;-)

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.