Ganbara eta Lete neure ganbaran
You Tuben "Lete" eta "ganbara" sartuz gero, hona iritsiko zara seguruenik. Baina bestelako lotura aurkitu dut, bihar oiartzuarrari Bilbon eskainiko zaion omenaldiaren atarian.
En víspera del homenaje a Xabier Lete en Bilbao, una canción de los años 80 de un grupo que vuelve a la actividad discográfica, Ganbara.
Duela gutxi izan dut berriz Ganbara taldeari buruzko informazioa. Xabi Aburruzaga partaide dela ikusi nuen FBn eta hala ageri da taldearen webgunean. Disko berria kaleratuko dutela ere aipatzen da.
XX. mendeko 80ko hamarkada etorri zait gogora, alegia, 1985ean Toledon sari bat irabazi zuten garaiak nituen neure ganbaran. Folk progresiboa egiten zuten antza; horrela definitu zen eta halaxe jaso (wikipediak eta badok.infok iturri beretik edan omen dute)
Eta hona hemen arestian aipaturiko lotura: Bilutsik azkenean, Banan banan diskoan ateratako kantan, Xabier Leterenak dira hitzak. Musika, aldiz, Josean Martin Zarkorena.
Bilutsik azkenean
uraren bazterrean
ilunabarra dela
beranduki ohartuz.
Gauari esplikatuz
mariñel zinela
uhainek daramaten
ontzi urrutian.
uraren bazterrean
ilunabarra dela
beranduki ohartuz.
Gauari esplikatuz
mariñel zinela
uhainek daramaten
ontzi urrutian.
Bekaitzez eta penaz
zoriari aitortuz
ez dela beste ontzirik
sekulan igaroko, igaroko.
Joandakoen aurpegirik
ezin gogoratuz
altxatzear dabilen
lanbroaren haragotik.
Izenak eta izanak
sekulako lurperatuz
hondartza aldakoi den
oroitzapenean.
Itsasoari otoiztuz
laster urra ditzala
lehen kide zenituen
bizidunen arrastoak, arrastoak.
Ontzia badoalako
izengabearen uharteruntz
zuk galdu zenituen
bidetatik zehar.
Iritsiko delako
Alexandriara
perfume eta musikek
handik agintzean.
Egunsenti haretan
berdinduko direlako
joan zirenen zoria
eta bakartiaren ametsa, ametsa.
zoriari aitortuz
ez dela beste ontzirik
sekulan igaroko, igaroko.
Joandakoen aurpegirik
ezin gogoratuz
altxatzear dabilen
lanbroaren haragotik.
Izenak eta izanak
sekulako lurperatuz
hondartza aldakoi den
oroitzapenean.
Itsasoari otoiztuz
laster urra ditzala
lehen kide zenituen
bizidunen arrastoak, arrastoak.
Ontzia badoalako
izengabearen uharteruntz
zuk galdu zenituen
bidetatik zehar.
Iritsiko delako
Alexandriara
perfume eta musikek
handik agintzean.
Egunsenti haretan
berdinduko direlako
joan zirenen zoria
eta bakartiaren ametsa, ametsa.
Bizi-koloreak blogean Ganbara taldearen abesti ugari dituzu entzungai, goear webguneko zerrenda batetik abiatuta. Badok.info webgunean beste batzuk ere badaude.
Abeslari zabilz aspaldi honetan, Iñaki.
ResponderEliminarHasiera-hasieratik, Gontzal. Musikari ere tartea eskeintzen deutsat ;-)
ResponderEliminarEderra da oso abesti hori eta M.E. Etxebarriaren ahotsean gehiago
ResponderEliminarEa disko berrirako ze sorpresa dakarten, Josu
ResponderEliminar