Nostalgiatik haratago... Josu Bergara

Zergatik diodan nostalgia hasieran? Erraza da ulertzen, irakurle lagun hori. Bilbon egunotan eta eszenatoki handi zein ederretan antolaturiko bi kontzertu nire haurtzaro eta gaztaroko oroitzapenei tartea egiteko aproposak ziren bezalaxe (eta ez nuen joaterik izan), ostegunean Hika Ateneoan  kantari aritu zen Josu Bergara orainarekin eta Internetekin lotzen dudalako; are, lehenengoz ikusi nuen zuzeneko emanaldi batean eta lehenengoz eman genion bostekoa elkarri.


Jon Landeta eta Josu Bergara

Hala ere, zenbait abestitan oroitzapen eta malenkoniarako bidea ematen dit Josuk, eta hori gustuko dut, ezin uka. Baina bere zuzeneko emanaldian grabaketetan baino indartsuago sumatu nuen gehienetan, Jon Landetaren laguntza izan zuenean batik bat. Laguntzaile bikaina, portzierto.

Kantu zaharrak eta berriak eskaini zizkigun; hauen artean, azkena gustatu zitzaidan (ez nuen izenbururik ulertu). Txarrena, tabernan egon zen zarata; horrelako musika dastatzen ez zuen laguntzen. Entzuleria ia guztia zutik zegoen eta azkenean Josuren senitartekoak ere zutitu egin ziren. Hori bai, ni eserita lasai-lasai, gutxi ikusi arren.

Ustekabekoren bat baino gehiago izan nuen. Danitxu izan zen aurkezlea (ni bertan ikusteak harritu egin ei zuen). Josuren aitak Lapatzan koruak isil antzean egin zituen haren lagunekin atzealdetik (berriz eszenatokira ez ateratzeko esan omen dio) Eta bukaerako abestian, esker onen artean, Josu nitaz ere gogoratzea.


Comentarios