Ergatiboak badu garrantzirik...

Es más que posible que a quienes estudian o han estudiado euskera, eso de "la k", o el caso de declinación ergativo dicho de manera más técnica, les ha dado algún que otro dolor de cabeza. Pero es que hay veces que su presencia o ausencia cambia de manera sustancial lo que se quiere expresar; así, puede convertir el grito que se da en un equipo deportivo antes de un partido que pretende ser de ánimo en un moreturi te salutant!

pablofausto Flickr-en
Sarritan joaten naiz  kirol partidetara. Hainbatetan, eta batez ere gaztetxoak tartean direnean, ozen oihukatzen dute zerbait taldekideek hasi aurretik nagusiki. Baina, ai ene, euskaraz egiten dutenean eta ergatiboa gaizki erabiltzen denean, nahi dutenaren kontra ari direla ematen dit. 

Azal dezadan; oihua  "bat bi hiru bi, XX irabazi" baldin bada, desberdina da oso "urliak irabazi" ala "urlia irabazi" esatea, ezta? Nahiz eta aldea -k soil batena izan ;-)

Comentarios

  1. Guztiz ados!!

    San Adrianeko gure neskak ere erabiltzen dute eta sekulako belarritako mina ematen dit aldarri horrek. ;-)

    ResponderEliminar
  2. Parkatu neskek esan nahi nuen baina ezin dut editatu agggg!!!

    ResponderEliminar
  3. Plisti-plasta5/05/2010

    Letra soil baten aldea zenbaitetan ez da hutsala izaten, ez. Ezta gazteleraz ere. Hara... lehengo batean, Bilboko erdigunean dagoen kafetegi bateko menuan 'estafado de rabo' eskaintzen zuten lasai asko.

    ResponderEliminar
  4. Birformulatzeko gai izan zara, behintzat, Josu :-D
    Hurrengoan ezabatu eta berriz idatzi (ez dakit bestelako formularik)

    Joño, Plisti, eta ez zenion argazkirik atera? Merezi zuen, ba.

    ResponderEliminar
  5. Batzuetan musikalitateak behartutako akatsa izan daiteke. Gureek esaten zuten:

    "BAT, BI,HIRU BI
    KANPANZAR(REK) IRABAZI"
    Saiatu bietara oihukatzen eta entzungo duzue -EK sartuz gero zerbait ez dabilela ondo.

    Enfi, gure mutikoen aldeko interpretazio eskuzabala baino ez zuen izan nahi. Argi dago arrazoia duzula, Iñaki. Gainera, nire azalpenak ez du BASURTOrako balio.

    ResponderEliminar
  6. Musikalitatea bai, jakina... euskara zainduta, Aitor ;-)

    ResponderEliminar
  7. Eta esaldia olan idatzi ezkero?

    bat, bi, hiru, XXX, irabazi!
    ;)

    ResponderEliminar
  8. Kontua da, Iurgi, oihua izaten dela, ez idatzia. Eta hala ere, ez dut uste kakotxek edo komek aldatzen dutenik ;-)

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.