Azkue Fundazioaren inguruko gogoeta laburra
Joan den asteazkenean izan zen Fundazioaren aurkezpen ofiziala. Kronika ugari aurkituko duzu sarean, argazki zein bideoz hornituak. Erakunde jaio berriari egindako kritikarik ere sareratu da dagoeneko.
Ezin ukatu Euskalduna jauregitik azaldu nintzela; argazkietan harrapatu bainaute (Mikel Agirregabiriarenak dira hemengoak) Jende ugari, esparru askotakoa eta iritziz anizduna gainera, nire ustez. Hasieran behintzat arrakasta antolatzaile eta arduradunentzat.
Baina, gaztelera ugari entzuteko aukera neure gustu eta harridurarako, aurkezpenetan barne. Hori bai, garraztasunik gabe baina ezin aipatu gabe utzi webgunean duten esteken artetik txokotxo hau desagertu egin zela publiko egin orduko, agian sortzez duelako pekatua, alegia, elebiduna dela.
Beste puntu adierazgarri bat Euskalduna Jauregian, Jaurlaritzaren ordezkaritza ofizial urria; Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzako zuzendari bat, eta gainotzeko gonbidatuon mailan iruditu zitzaidan.
Kritikak azkarregi plazaratu dira agian, eta Fundazioari lanean zer nola diharduen aztertzeko denbora eman beharko zaio. Are, mundu glokalizatu honetan, euskarari eusteko denon ahalegina beharrezkoa delakoan nago. Edonola ere, ez legoke batere gaizki baten batek argitzea euskara Sarean sustatzeko Administrazioek dituzten ekimenen arteko elkarlan eta koordinaziorako aurreikuspen eta egitasmoak, besteak beste, hor ditugulako Azkue Fundazioa eta beste erakunde jaioberri bat, Etxepare Institutua.
Bihotzez eskertzen dizut kronika. Joateko asmoa nuen, baina...
ResponderEliminarKronika ugari dago sarean, Noe; nirea, hausnarketa xumea delakoan nago ;-)
ResponderEliminar