Radio Euskadi: World Cafe

El próximo domingo, 13 de abril, se va a celebrar en Abandoibarra un world café con motivo del 25 aniversario de Radio Euskadi. Allí estaré, como moderador en una de las mesas; que yo sepa también van a participar entre otros Mikel Agirregabiria, Mikel "Eztabai", Iturri y Kanif. Harán el programa en directo desde allí los chicos y chicas de MQP.
¿Tendré también la oportunidad de saludarte?


Datorren igandean, hilak 13, World Café bat antolatu dute Radio Euskadikoek,
25. urteurrena dela bide. Bertan izango nauzu mahaietako bat dinamizatzen; neuk dakidala Mikel Agirregabiria, Mikel "Eztabai", Iturri eta Kanif ere agertzekoak dira, besteak beste. Eta jakina, MQPkoak zuzenean.
Zeu ere agurtzeko aukera izango dut?




ACTUALIZACION DE ULTIMA HORA / AZKEN ORDUKO BERRIA
  • Debido al tiempo previsto, se atrasa al 18 de mayo.
  • Aurreikusitako eguraldia dela medio, maiatzaren 18ra atzeratu da ekitaldia.


Comentarios

  1. Ni ez. Pena! Kanpoan ibiliko naiz. Hurrengo batean izan behar. Ondo pasa, dena den.

    ResponderEliminar
  2. Tira, beste batean izan beharko; nik Alorzarena galdu nuen. Baina egingo dugu kronikaren bat ;-)

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Iñaki:

    Horixe da. Domekan bertara joateko asmoa daukat.

    Landu al dituzu solaskideei eman beharreko gaiak-edo? Nik ez dut ezer egin eta kezkatzen hasia naiz, denborarik izango ez dudalako hemendik igandera.

    Beno, JVri eskatuko diogu aholkuren bat.

    Aio.

    ResponderEliminar
  4. Ahaztu egin zait: pena dut Noe ezin izango dudalako ezagutu.

    Beste batean beharko.

    Aio.

    ResponderEliminar
  5. Mikel, dokumentazioren bat bidaltzekoak omen dira.

    ResponderEliminar
  6. Aupa, Iñaki eta Iturri. Antolatuko du baten batek zeozer hurrengo batean. Nik neuk, esaterako, urtebetetzea edo. Musu bana.

    ResponderEliminar
  7. Horrela egiten baduzu, zin dagizut ez dugula zure benetako adina plazaratuko / sareratuko :-D

    Portzierto Noemí, oker ez banago Oroimenaren... liburuaren aurkezpenean egon ginen biok, baina ez genuen elkar agurtu. Katxis!

    ResponderEliminar
  8. Hala da, bai. Biharamunean esan zidan Julenek hor ibili zinela. Baina, lasai, hemendik gutxira beste aprendiz batek liburua munduratuko omen du-eta.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.