Mikel Zarate
Urteak joan ahala garai bateko oroitzapenak dantzan hasten zaizkigu antza. Halaxe bizi dut neuk behintzat. Eta nire ohiko Interneteko surfealdietan ondoren jarriko dizudan muntaiarekin egin dut topo. Mikel Zarate zenari eginiko omenaldi kanta bat dago entzungai. Familiako aspaldiko lagun zen Mikel; osaba abadea baitut. Eta batxilergo ikasketak egitera Derio ra joan nintzenean berarekin egin nuen topo lehen mailan. Egoera bitxia izan zen; urte hartan batxilergoko kurtsoen egokitzapena gertatu zen eta berez goi mailetako irakasle zirenek eman ziguten klase hasi berriei. Eta are bitxiago, Mikeli " lengua española " ematea egokitu zitzaion. Bestalde, niretzat sekulako aldaketa zen, ikastola txiki eta babestutik mutilez betetako ikastetxe handira pasatzea. Gerora irakasle izatera iritsi naiz; halaber, pedagogia ikasketak burutu ditut. Eta, egungo ikuspegiaz, garai haietan jada Mikel oso aurreraturik zegoelakoan nago. Besteak beste, ez zegoen liburuari eta programa...