Egutegiak urtez urte / Calendarios anuales

Duela urte batzuk, 1997an hain zuzen, senitartateko, lagun zein ezagunei Gabon jaiak eta Urte Berria zoriontzeko egutegiak egitea erabaki genuen. Eta halaxe egin ere sei urtez, besteak beste, etxe aldaketaren berri emateko baliatu genituelarik.
Ondoren ikusi ahal dituzu seme-alaben hazieraren eta gure zahartzearen lekuko diren muntaiak, Patxi Ros Cubasen eskutik eginak.
Eta egutegiak biltzeko zaletasunik baduzu, badugu oraindik ale zaharren bat etxean ;-)


Hace unos años, en concreto en 1997, decidimos encargar unos calendarios para felicitar las Navidades y el Año Nuevo a familiares y amigos (tal y como diría Ismael Serrano).
Aquella loca idea se convirtió en costumbre durante seis años, e incluso los aprovechamos para dar a conocer nuestro nuevo domicilio, dado que nos mudamos en ese intervalo de tiempo.
Puedes ver los montajes que hicimos, de la mano de Patxi Ros Cubas, y comprobar cómo fueron creciendo los vástagos y haciéndose un poquito mayores los progenitores.
Por cierto, si coleccionas calendarios, todavía nos queda algún ejemplar en casa ;-)

Comentarios

  1. Politak egutegiak, Iñaki!

    Egutegien kontu honek nahasmen bitxi baten berri ematen digu. Begira zer gertatzen den gaztelerazko izenekin: septiembre, octubre, noviembre, diciembre, baina horiek ez dira zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren hilabeteak. Zergatik ote? Bada, Julio eta Augusto enperadoreek ere beren tartetxoa izan nahi izan zutelako.

    Euskarazkora etorrita izen nahasi samarrak ditugu. Gehienak naturari edota laborantzari lotuak (urtarrila, otsaila, uztaila...) baina beste batzuk jainko erromatarrei begirakoak: martxoa (Marte), apirila (Aprilia)...

    Beno,bada, Iñaki... ea zer moduz igarotzen dugun ilbeltza!

    ResponderEliminar
  2. Ikastolan txikitan ikasitako (beste) abesti bat gogorarazi didazu, Plisti. Hala zioen hasierak:

    "Enero Ilbeltza
    euskeraz dala
    ikastolan det
    ikasi, ikasi.
    Febrero, Otsaila
    Marzo, Epaila..."


    Auskalo ez ote zen Xabiertxo liburuan edo aterako!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.