Educar en Comunidad

Es el título del IV Congreso Internacional EducaRed, donde estaré los próximos días. He presentado una comunicación, que me han aceptado, por lo que la publicarán en las Actas del citado congreso.
Como quiera que no sé lo que tardarán en publicarla, además de colgarla en mi web, como suelo hacer con los documentos que escribo, he probado Scribd, que conocí a través del blog de Joxe Aranzabal. Algunos lo han han definido como el you tube de los documentos, y, al igual que por esa vía, tenemos opción de publicarlo en el blog.

Por cierto, ¿alguno/a de vosotros/as va a acudir a EducaRed? A ver si nos vemos por allí.





Madrilera joango naiz igandean, EducaRed nazioarteko kongresura bertan burutuko baita. Ea zuetariko baten batekin elkartzeko aukera dudan.
Komunikazio bat aurkeztu nuen eta Aktetan jasoko dituztenen artean dago. Baina ez dakit noiz argitaratuko duten; horregatik, ohi bezala nire webgunean zintzilikatzeaz gain, Joxe Aranzabalen blogean ikusitako bitarteko bat baliatu dut proba gisa, Scribd delakoaz ari natzaizue. Dokumentuen you tubea dela esan dute, zer deritzozue?

Comentarios

  1. Interesgarria oso, Iñaki, gaia eta komunikazioa. Nire ustetan ere bada garaia irakaskuntza edukietatik prozesuetara eta prozesuetatik harremanetara lerratzeko oreka dialektikoan.

    Uztardura batzuk eraikitzen hasi behar dugu: ikaskuntza formalaren eta informalaren artekoa, dimentsio errealaren eta birtualaren artekoa...

    Atentzioa deitu dit Campsek dioenak "pertsonak komunitateetara eduki bila jotzen dute baina berauetan jasotako ekarpenarengatik eta sortutako harremanengatik geratzen dira" Horra erronka: alegia, honelako komunitate bat sortzea gure euskara ikaskuntzaren mundutxoan.

    Honelakorik lortuko badugu, tentuz eta arretaz aztertu beharko ditugu komunitate hauen funtzionamendu egokian zeintzuk diren jario erraztaileak eta zeintzuk jario eragozleak.

    Ni neu aspaldi nabil Boga komunitate bat eskatzen baina behar den moduan eta beharrezko duen dinamizazioarekin sortua.

    Eta beste hamaika gauza geratzen dira esateke baina egingo dugu berba. Ondo ibili Madrilen. Kontatuko diguzu bertan jazo eta jasotzen dena.

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi bat baina gehiagogatik, mila esker Plisti.
    Isilpekoa ez den sekretua: gai honetan sakontzeko asmoa dut.
    Hitz egingo dugu lasaiago.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.