Aste Nagusia (V bis)
Datorren urtera arte, Marijaia!
Ados zaudete?
Bukatu da Aste Nagusia, eta, gazteleraz egin dudan bezala, zer gustatu zaidan eta zer ez kontatuko dizuet. Hona hemen nire zerrendatxoa
Gustatu zaidana:- igandean burututako txistularien emanaldia.
- Abandoibarran jarri duten eszenatokiaren kokapena.
- txosnara hurbildu diren gehienen jarrera eta portaera (eta euskaldun dexente, gainera)
- ETBko Urko Aristik konpartsek emandako "bandera marroia" jasotzean erakutsitako umorea (saria zigorra omen, euriaren iragarpenaz asmatu zuelako).
- aurtengo txupineraren jarrera eta iribarrea.
- gauetako garraio publikoa.
- jaiak aurrera ateratzeko hamaika pertsonaren lana.
Gustatu ez zaidana, berriz:
- Begoñatiko jaitsierak hain musika eta martxa gutxi izatea (non ote dago hasierako konpartsen izpiritua?)
- zikinkeria, kiratsa.
- komunak errespetatzen ez dituztenak.
- euskara behar beste ez zaintzea, eskuko programetan besteak beste.
Ados zaudete?
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.