2008-05-06

No quiero ser una pieza de museo / Ez dut museo batean bukatu nahi

Hace poco teníamos un pequeño debate virtual en el blog de M@k en torno al euskera, lo vasco y lo euskaldun... Yo, al menos, no tenía idea entonces de lo que se venía cociendo en la Viceconsejería del ramo del ejecutivo de la Comunidad Autónoma, contexto en el que se situé con posterioridad el artículo de opinión de Pello Salaburu en El Correo. Incluso el tema está teniendo repercusión en la blogosfera, tanto en castellano (Administraciones en Red) como en euskara (en Sustatu, por ejemplo)
A través de Karrajua me entero del mosqueo de Aitor Etxebarria debido al artículo publicado en el medio ya citado por J.M Ruiz Soroa. Me parece, en principio, que esta persona se ha atrevido a escribir lo que más de uno y de dos piensan. Pero también quisiera puntualizar algún aspecto.
No voy a repetir lo que señalaba a M@k, en cuanto a prioridades personales, políticas lingüísticas "amables" y los derechos que todos y todas tenemos, de cómo conjugar ambos aspectos. Pero sí hay algo de lo que escribe Ruiz Soroa que me ha dejado preocupado; desde mi ingenuidad, con su planteamiento sería yo poco menos que una especie en extinción y/o pieza de museo en breve plazo, u objeto de estudios etnográficos antes de mi desaparición. Y es algo que no me gusta en absoluto y que no estoy dispuesto a admitir.

Duela gutxi izan dugu eztabaida birtuala gaiaren inguruan M@ken blogean: euskalduna eta euskal hiritarra, hizkuntz politikak, eskubideak... Une hartan, neuk behintzat, ez nekien zer etorriko zen Hizkuntz Politikaren Sailburuordetzatik. Horren argitan testuinguratu eta ulertu dut Pello Salaburuk El Correon idatzitako iritzi-artikulua.
Gaur, aldiz, Aitor Etxebarriak Karrajuan komunikabide berean argitaratutako beste artikulu baten berri eman du. Ez ditut M@ki esandakoak errepikatuko, baina Ruiz Soroak idatzitakoaz pare bat gogoeta.
Batetik, berak plazaratu duena batek baino gehiagok pentsatzen du, momentuz isilean izan arren. Bestetik, nire kezka bizia azaldu nahi dizut: bere usteak nagusituz gero desagertzeko bidean dagoen espezie berri bat izango ote naizen galdetzen diot neure buruari, edota museoren batean sartuko ote nauten, edo, batek daki, ikerketa etnografikoetarako hartuko ote nauten. Eta ez nago horrelakorik onartzeko prest.

2 comentarios:

  1. Azkenotan entzuten diren batzuk entzunda, nago oraindino askok euskaldunok zelakoak garen eta zertan gabiltzan ez dutela ideiarik ere. Euskaraz egiten dugunok artaburu koadrila garelakoan-edo, beti topikoak gora eta topikoak behera.
    Hizkuntza arazoa da jakina. Ezin digute ulertu eta ez gaituzte ulertzen. Askok nahi ere ez. Beste batzuek ezin baino ez.
    Museorako espezimen baino ez bagina, asko erosoago, hau ere aitortuko ez luketen arren.

    ResponderEliminar
  2. Horrexegatik nioen, besteak beste, ez dudala museo batean bukatu nahi, Bontxi

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.