Publicaciones HABE en 2022 -an HABEren argitalpenak

Editore izatea da lanean dudan zereginetako bat. Aurreko urte batzuetan eman dizut horren berri (iaz, adibidez), baina ez aspaldi honetan. 2022 urte emankor samarra izan da ikuspegi horretatik. Besteak beste, ohikoak izan daitezkeenez gain (e-Hizpide aldizkariko zenbakiak, esaterako; eta ezagun ugari egileen artean), monografiko bi ere argitaratu ditugu eta  aspaldi zetozen bi liburu ere plazaratu ditu HABEk, atzetik lan handia izan ondoren (kasu batean, Companion Volume delakoarena, urteetakoa gainera). Hona hemen labur-labur.

En años pasados te solía contar qué iba publicando , dentro de mi tarea de editor en HABE (el pasado, sin ir más lejos). Este año ha sido fructífero en ese sentido: además de los números habituales de la revista e-Hizpide (con muchas personas conocidas entre las autoras), hemos publicado dos monográficos y la traducción de dos libros (a destacar que, sobre todo en uno de los casos, el famoso Companion Volume, ha sido culminar el trabajo de años). Vamos con el resumen. 

e-Hizpide 99

  • Arbela, lanabes garrantzitsua hizkuntzak irakasteko eta ikasteko (José Ramón Rodríguez Martín)
  • Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan (Manuela Mena Octavio)
  • Euskarazko testuen komunikagaitasun-maila automatikoki sailkatzeko lehendabiziko urratsak (Xabier Azpillaga Olaizola)
  • Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna (Marga Ibáñez Ramos)
  • Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan (Kepa Dieguez Barahona)
  • Ingura, euskara online ikasteko sistema berria eraikitzen (Axun Ertzibengoa Aizpiolea)

e-Hizpide 100

  • Hitzaurrea
  • Ahozko adierazpena eta elkarreragina bigarren hizkuntzen eskoletan: deskriptoreen eskalak programaziorako eta orientazio didaktiko eta metodologikoak (Sara Robles Ávila)
  • Irakaskuntzako portfolio digitala: irakasleen etengabeko prestakuntzarako ingurunea (Azahara Cuesta García, Mª Vicenta González Argüello eta Joan-Tomàs Pujolà Font)
  • Ikaskuntzarako atzeraelikadura-matrize bat (Cam Brooks, Annemaree Carroll, Robyn M. Gillies eta John Hattie)
  • Hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako bitartekotza kontzeptua (Adolfo Sánchez-Cuadrado)
  • Hizkuntza-ikasleen testu-corpus etiketatuaren analisia eta interpretazioa B2 eta C1 mailetan (Mikel Osinalde Agirre eta Mike Iruskieta Quintian)
  • Egiaztatze-proben analisi konparatiboa eta etorkizunerako proposamena: trebetasun bateratuak eta bitartekotza (Maddi Zubiaurre Otamendi)
  • Ikastaro-txantiloia: Moodle plataforman irakasleen lana errazteko baliabidea (Juan Ezeiza Gutiérrez)

Monografikoak

  • Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-2010 / 2018-2019_Monografiak 6
  • EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa / Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza_Monografiak 7

Itzulpen Saila

 Piccardo, E. eta North, B. (2022). Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa. HABE.

Jatorrizkoa:  (2019). The Action-oriented approach. A dynamic vision of Language Education. Multilingual Matters.


Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria

Europako Kontseilua. (2022). Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa. Liburu osagarria. HABE.

Bertsio digitala: https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022

Jatorrizkoa: Common European Framework of Reference for Languages: Learning, teaching, assesment - Companion Volume. ISBN 978-92-871- 8621-8. © Council of Europe, April, 2020.

 

Eta 2023an gehiago. Nire ekarpenen bat ere bai, kontrakorik gertatzen ez bada (ForVid ikerketa hor dugu, besteak beste).

Y más en 2023. Con alguna producción mía entre medio, si no ocurre nada extraño (ahí está, por ejemplo, la investigación ForVid).


Comentarios