Nick dut nik-en, azkenean

Ez da nick dut nik ( @nickdutnik ) saiokoekin dudan lehendabiziko harremana, ez horixe. Besteak beste, 2009ko ekainean argitaratu gabeko elkarrizketa bikoitza egin zidaten batetik, Aprendices zela kausa; twitter eta telebista uztartzeko egindako saiakeran partaide izan ninduten, bestetik. 

Josu Garro, @otxoluak, ateratakoa
Aurten, programa bukatzear dagoen honetan, berriz elkarrizketatzea proposatu zidan Rubenek. Eta halaxe egin genuen, Bilboko parkean eguerdi batean. Giro eta lagunarte atseginarekin, gustura egon nintzen. Izan ere, grabaketan sumatzen dela aipatu dit lagun batek. Hori bai, Libe Lombrañaren aldez aurretiko dokumentazio-lanak harritu egin ninduen eta, aldi berean, nortasun digitalaren zaintzaren garrantziaz jabetu. Halaber, lan ederra egin behar izan dute editatzeko, luze mintzatu ginelakoan bainago.

Agian, azken zeregin honetan bidean utzitako kontu bakarrenetakoa: blogean ageri den argazki handia José Alberto Ubierna lehengusuak egindakoa da. Eta ageri den zurigorria ez dut uste bilbotarra denik, karkar.

Bideoa ikusentzuten baduzu auzo blogosferiko honetako hainbat kide aipatu nituela konturatuko zara. Ez zen lehenago harturiko erabakia, ez horixe; horrela atera zitzaidan. Seguruenik, sareaz hitz egin genuelako.



Mila esker zuei, ekipo. Lan bikaina egin duzue. Eta eutsi goiari!

Comentarios