Hamaika minutu


Abian da hamaika minutu ekimena, politika 2.0 taldearen baitakoa."119 segundos" izenekoaren osagarri gisa sortu zen; honekiko alde batzuk baitaude.

Izan ere, hamaika minutu inguru iraungo duen galdeketa komuna, isilpekoa eta laburra egingo zaio alderdi bakoitzarenpertsonarik esanguratsuenari, berak aukeratutako leku, une eta hizkuntzan.

Bestela esanda, delegatu ezineko gonbidapena izan da Hamaika minutu,hauteskundeen aurretik Eusko Legebiltzarrean ordezkaturik dauden alderdietakoburuei luzatua: Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez, Antonio Basagoiti,Unai Ziarreta, Javier Madrazo eta Aintzane Ezenarro.

Hau da elkarrizketa hauen sarreran irakurtzen zaiena:
Arazorik ez baduzu, zure izena erabiliko duguelkarrizketan (Juan José, Patxi, Antonio, Unai, Javier, Aintzane) eta,hauteskunde-kanpainaren zurrunbiloaren baitan egon arren, txip aldaketa eskatukodizugu komunikazio politikoaren tentsioa leundu nahian. Mezu adeitsu, lasai,positiboaren bila goaz, zureganako konfiantzaren adierazle, bihar hautatuegingo duen gizartearen zati garrantzitsuaren ordezkari zaren heinean. Minutut’erdina izango duzu galdera bakoitza erantzuteko, bi fasetan bereizita,pentsatzekoa eta erantzutekoa, alegia. Banatu denbora hori nahi duzun bezala.Zintzotasuna eta umorea eskertuko dizkizugu, akaso irribarre bat ere bai."
Elkarrizketa guztiak kanpaina bukatu orduko argitaratuko dira,otsailaren 27ko gauean hain zuzen. Horrez gain, bakoitza burutu ahalaberehalako kronikak sareratuko dira; hemen duzu aurrerapena.
    Jakin badakigu euskaraz "hamaika" hitzak bestelako esanahia ere baduela. Elkarrizketotan zabaltasun hori islatzeko gai izango ahal gara!
    Kronikak gazteleraz, Mikelen eskutik baita beste blog batzuetan ere, hemen esaterako. Argazkiak, Flickr-en.



    Si quieres saber más sobre 11 minutu, puedes seguir las crónicas en castellano de Mikel y en otros blogs, como aquí por ejemplo, o en el de Ugutz. Fotos, también en Flickr.

    Comentarios