Heziberri, etorkizunerako hezi
Hau da joan den larunbatean DEIA egunkarian argitaratu didaten artikulua.
Artículo publicado en el diario DEIA el pasado sábado, 1 de noviembre.
Ezagutza,
baloreak eta erakundeak errealak eta aldaezinak direla pentsatzea uste
hedatua da Stephen Downesen iritziz. Are, errealitatea berrikuntzaren
arerio dela adierazi ohi du ikerlari kanadarrak. Antzeko ildotiko
hausnarketa entzun nion lehengoan adiskide bati: berritzeko indarrean
dauden eskemak apurtu egin behar direla. Bestela esanda, segurtasun
batzuk ezinbestean kolokan jarri beharko ditugula aurrera egin nahi
badugu. Berrikuntzek ez dakigula onartzea eskatzen dute azken finean.
Baita arriskatzea ere, oinez gabiltzanean oreka galtzeko arriskua egon
arren aurrera egiten dugunean bezalaxe.
Bestalde,
egungo eta geroko erronkei eran-tzun egokia emateko berrikuntzari
ekitea ezinbestekoa dela ematen du, hala maila pertsonalean nola
gizarte mailan. Izan ere, testuingurua gero eta konplexuagoa izanik,
badirudi ziurtasun eza izango dugula lagun aurrerantzean. Besteak beste
maila glokalean mugitzea egokitu zaigu dagoeneko, hau da, hurbileko
eremuan zein mundu mailan aritzea uztartzea Zerikusi handia izan dute
Informazio eta Komunikazio Teknologiek, zalantzarik gabe, baina egoera
zedarritzen diguten baldintzatzaile gehiago ere badugu. Orain arte
aipatutako guztiari erantzuteko hezkuntza berritu behar dela ukaezina
da hortaz.
Hala ere, ez diegu funtsezko galderei
eran-tzun oraindik: nola hezi etorkizunerako? Zein da, orduan, behar
den hezkuntza? Joera ba-tzuk argi samar eta onartuak omen daude, esate
baterako, haur eta gazteak pertsona izateko konpetentziak eskura
di-tzaten modukoa izatea, aldaketei aurre egiteko gai izateko eta
bizitza osoan zehar ikasteko gauza izateko prestatzea, ikasten ari
direnengan sormena eta ikuspegi kritikoa sustatzea... Dena den,
ezinezkoa da planteatutako galdera zabal horiei ikuspegi bakarretik
erantzutea. Horregatik hausnarketa kolektiboa sustatu beharra dago,
erantzunak emateko zein indarrean jar-tzeko. Honelako bide bati ekiteko
hobe izango da, beraz, lagunduta joatea eta sostenguren bat eskura
izatea, iluntasun eta zailtasun uneak heltzen direnerako bidaideak
izatea alegia.
Halaxe ikusten dut nik Heziberri
ekimena. Labur-labur esanda Euskadin hezkun-tza birpentsatzeko lau
euskal erakunderen baterako proiektua da.Hurrengoak
ditugu lau erakundeok: Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum
Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Saila, Innobasque eta Jakiunde. Halaber, aurreko paragrafoan azaldutako
ikuspegiarekin hartzen dute benetako zentzua ekimenaren baitan
eraikitako Heziberri webguneak eta aurrez-aurre elkartzeak.
Azken
honi gagozkiolarik, Hezkuntza Administrarien Forum Europarraren
estatuko eta nazioarteko XIX Jardunaldiak burutuko dira azaroaren 14
eta 15ean Bilbon. Bertan, hezkuntzaren esparruko profesionalekin batera
familiak, udal teknikariak, ikasleak eta bestelako eragile sozialak
elkartuko dira hezkuntza eta berrikuntza dituztela hizpide. Horrez
gain, webgunean badaude parte har-tzeko zubiak eraikita.
Berrikuntzak
praktikan jartzen diren ideiak direla aintzat hartuta, azaroan burutuko
diren Jardunaldi horien ondorioekin zein webgunean jasotako ekarpenekin
txosten bat osatu nahi da eta berau Euskal Hezkuntz Sistemako
arduradunei eskaini, etorkizuneko erabakitze-prozesuetan lagungarri
suertatuko zaielakoan. Eta prozesu honetan bidaide nahi zaitugu, zeuk
ere hala nahi baduzu.
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.