25 urte + 1
Maiztasunez agertzen bazara hemendik konturatuko zinen dagoeneko lan-kontuak ez direla solasgai blog honetan. Baina gaur salbuespena egin behar dudala iruditzen zait.
Izan ere, atzo ospatu zuen HABEk bere 25. urteurrena Donostiako Kursaalen antolaturiko jai batekin. Eta bertan 25 urtetik gora helduen euskalduntze-alfabetatzean aritutakoek omenaldia jaso genuen.
Gonbidapena iritsi zitzaidanean zenbat urte neraman galdetu nion neure buruari; kontuak ateratzen hasita, 26 dira oker ez banago. Alegia, bizitzaren erdia baino gehiago eman dut esparru honetan. Urruti geratzen dira klaseak gau-eskolan ematen hasi nintzeneko pasadizoak, "ea titulurik ba ote neukan" galdetu zidanean batek edo "zure amaren laguna naiz eta esan diot jatorra zarela" bezalakoak. Pixkanaka-pixkanaka ikasleen adinarekin joan zen parekatzen nirea, eskarmentua eta seguruenik ezagutza pilatzen joan, eta badira 13 urte eguneroko klasea emateari utzi eta HABEra pasatu nintzela.
Hala, bizitzan bidaide izan ditudan edota ditudan hamaika kide berriz ikusteko aukera izan nuen atzo; pena denak agurtu ezin izana. Halaber, urteotan izandako ikasle eta lagunak etorri zitzaizkidan gogora. Oroitzapen onak nagusi, zalantzarik gabe.
Pozaz batera, kezka ere badut (karkarkar) omenduen artean gazteenetakoa izan arren, omenaldiak jasotzen hastea ez dakit nola ulertu behar den. Eta bueltan nioen bezalaxe, ez dakit memoriak prestatzen hasteko garaia iritsi zaidanentz ;-)
Diario Vasco-n argitaratutako argazkia
Si pasas con cierta frecuencia por este blog, sabrás que no suelo por lo general tratar cuestiones relacionadas con el trabajo. Pero hoy voy a hacer una excepción.
Ayer celebró HABE en San Sebastián su 25º aniversario; en la fiesta, fuimos homenajeados quienes llevamos más de 25 años en este mundillo. Cuando me llegó la invitación hice cuentas y es que ya llevo 26, más de la mitad de mi vida.
En ese camino, muchas anécdotas, muchas alumnas y alumnos, muchos compañeros y compañeras de viaje, con presencia significativa ayer, aunque me queda la pena de no haber podido saludar a todas las personas que hubiera querido.
Y junto con la alegría, la preocupación (jejeje) por esto de empezar a recibir homenajes. Igual, como comentaba en el viaje de vuelta al Botxo, tengo que empezar a escribir mis memorias ;-)
Zorionak karroza!!
ResponderEliminarOi,oi,oi...mon ami! Zaharrak oroitzapen asko eta itxaropen gutxi izaten ei ditu. Zaude, beraz, lasai, itxaropenak franko ditugu eta.
ResponderEliminarOi, oi, oi... mon ami! Norbait kontsolamendutan hastea ere ez da ba seinale on ona...
Ez dakit ez ote dugun etxean egoteko kuadrodun zapatila pare bat erosi beharko. Oi, oi, oi... mon ami!
Josu badakik, zozoak beleari... :-D
ResponderEliminarPlisti ez nintzuan konturatu piper betearekin erre hintzen :-D
Dena den, nire gorbatan ez zuan agertzen have a nice day :-P
Iñaki, nire testua labean dut, eta asteburuan kaleratzen saiatuko naiz, ji,ji.
ResponderEliminarIñaki, me acordé muy especialmente de ti y esperé verte hablando, posteando por ahí pero qué va, salieron otros. Zorionak, hazia ereiten dago, atzo baino obe, zihuraski.
ResponderEliminar