Nire betaurrekoak 2.0 ote dira?
Jardunaldi akademikoa ere antolatu du HABEk bere 25. urteurrena ospatzeko. Eta azken boladan Mikelek ez dugula kronikarik egiten esaten didanez, deigarri suertatu zaizkidan pare bat kontu azalduko dizkizut, nahiz eta agian baten batek oraingoan ere diskretua naizela idatzi. Esandakoen artean, Jose Mari Lasa adiskidearen hitzak ditut gogoan. Perspektiba eta prospektiba uztartu behar ditugula esan du, alegia, urrunekoa ikustekoa hurbilerako betaurrekoak ez direla egokiak eta alderantziz; horrelakoetan ikusten dena lausotua agertu ohi zaigu (egia esan, berak aitortu didanez Silvio Rodriguezen kanta hau zeukan kaskarrean, karkar) Hau honela asko biharko munduaz egungo eskemetatik aritu dela iruditu zait. Bestela esanda, kontzeptuen artean geroko ikuspegia eta kontzeptuak agertu badira ere, errealitatea 2.0tik urrun samar sumatu dut; besteak beste, eta wifirik gabe, koadernoak eta boligrafoak izan ditugu gaurkoan "portatil" gisa gehienok. Beste adibide bat: e...