Tot ziens, Amsterdam (bis)

Oporren bukaera gisa, familia-bidaia Amsterdamera. Bertan bizi izandakoetatik zertzelada batzuk.

  • Bizikleta ugari hiriburuan, eta gidatzeko era... halakoa.
  • Pertsona gehienek ingelera jakitea. Eta harrigarriagoa dena, niri ulertzea :-D
  • Debaldeko kontu gutxi. Adibidea, hiper batean komunera joateagatik 0.50€.
  • Holandar ugari kalera begira bizi izatea; zenbaitetan etxeak kanpotik ikusteko prestatzen dituztela ematen du.
  • Red Light Districteko eskaparete batzuetan oso neska gazteak egotea (oso, benetan)
  • Turista asko.
  • Frankizien eta antzeko denden hedapena; edozein hiritan antzeko dendekin egiten dugu topo azkenean.
  • Hainbat tabernatan Athleticen futbol-partida eskaintzea, baina Bartzelonaren kontrakoa zelako jakina.
  • Tranbiako gidari madrildarraren martxa; bagoietako megafoniaz gazteleraz mintzatzen hasi baitzen .
  • Etxeetako eskailerak; zer nolako komeriak Amsterdam hiriguneko jatetxe batean komunera heltzeko :-)
  • Are, hainbat eraikuntza estuak izateaz gain, okertuta egotea.
  • Markeneko kale-garbitzaileak Basqueland zer den jakitea.

Comentarios