2008-11-20

Oroitzapenen bila dabil "Udaberri galdua"

Julenek izan du gaia zabaltzeko asmoz posteatzeko ideia eta gustatu zait. Beraz hemen doakizu laburpena eta laguntza-deia.
"Udaberri galdua" izeneko proiektua dabilkio burutik aspaldi Josi Sierra lagunari. Eta orain buru-belarri sartu da horretan; buru-belarri edo kamara-mikrofono izan daiteke irudi hobea ;-) Hala, Gerra Zibileko lehenengo urteko testigantzen bila hasi zaigu. Izangaiek bete beharreko baldintzak: euskalduna izatea (elkarrizketak euskaraz izango baitira) eta 85 urtetik gorakoa izatea (udaberri hartan 12 urtetik gorakoa, alegia)
Prest dagoenik ezagutzen baduzu, jarri mesedez Josirekin harremanetan (e-posta: udaberrigaldua@gmail.com)
Aldez aurretik mila esker bion izenean.

2 comentarios:

  1. Mila esker Iñaki:
    nire sare sozialak funtzionatzen duela ikusten dut.
    Zure ekarpenarekin (beste askorenarekin batera) lana gogo hobearekin egingo dut. Eta emaitzak laster ikusteko moduan egotea nahi nuke.
    Ongi informatuta egongo zara!
    Skrk sko
    Js

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.