Mikel Zarate

Urteak joan ahala garai bateko oroitzapenak dantzan hasten zaizkigu antza. Halaxe bizi dut neuk behintzat. Eta nire ohiko Interneteko surfealdietan ondoren jarriko dizudan muntaiarekin egin dut topo. Mikel Zarate zenari eginiko omenaldi kanta bat dago entzungai.
Familiako aspaldiko lagun zen Mikel; osaba abadea baitut. Eta batxilergo ikasketak egitera Deriora joan nintzenean berarekin egin nuen topo lehen mailan. Egoera bitxia izan zen; urte hartan batxilergoko kurtsoen egokitzapena gertatu zen eta berez goi mailetako irakasle zirenek eman ziguten klase hasi berriei. Eta are bitxiago, Mikeli "lengua española" ematea egokitu zitzaion. Bestalde, niretzat sekulako aldaketa zen, ikastola txiki eta babestutik mutilez betetako ikastetxe handira pasatzea.
Gerora irakasle izatera iritsi naiz; halaber, pedagogia ikasketak burutu ditut. Eta, egungo ikuspegiaz, garai haietan jada Mikel oso aurreraturik zegoelakoan nago. Besteak beste, ez zegoen liburuari eta programari lotuta; gerora guztiz baliagarri suertatu zaizkigun trebetasunak lantzeari ekin baikenion. Jendaurrean hitz egitea, esate baterako. Eta ezin ahaztu bere kontuez gozarazten zizkigunetakoak; oraindik gogoan dut Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela eta berak egindako olerkia idatzi zigula arbelean: "Zeus txikiaren handi izan gura..." Eta bere heriotzaren berri izan genuenean Aste Santu bateko oporren aurretik. Martxoaren 6an bete dira 75 urte jaio zenetik; apirilaren 10ean beteko dira , berriz, 29 hil zenetik. Omenaldi txikia Mikelentzat Botxotik... zerura.



En una de mis excursiones por la Red he encontrado este montaje, "making off" de un tema compuesto como homenaje a Mikel Zarate hace unos años. Precisamente, este mes de marzo se han cumplido 75 años de su nacimiento.
Era un antiguo amigo de mi familia, y me encontré con él cuando fui a Derio a estudiar BUP. Resultó una casualidad que fuera profe nuestro, debido al reajuste de los bachilleres allá a finales de los 70, y más casualidad aún que nos "diera" lengua española. Ahora recuerdo con nostalgia aquellos años, de cambios en mi vida, de la sensación de que Mikel iba muy avanzado en lo que hoy diríamos competencias, de que cómo nos hacía hablar en público, a disfrutar con sus poemas... Del golpe que supuso cuando nos enteramos de su muerte a las puertas de unas vacaciones de Semana Santa, precisamente.

Valga este vídeo como un pequeño homenaje a un gran Maestro, desde este botxo... hasta el cielo.

Comentarios

  1. Bi ohar:
    - Urteen kalkulua eginda, ez zen 50. urteurrenean izango, ordurako ez bainengoen ikastetxean.
    - Bideo honen atzean Gaizka Peñafiel dago.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.