Herdoilarena
Ez nintzen egon Ruper Ordorika k Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertuan. Hala ere, abesti honekin hasi zela jakin dut. Bernardo Atxagak Etiopia liburuan argitaratutako olerkian oinarritua eta Hautsi da anphora diskoan ateratakoa. Bilboren ikuspegi bat dago, joan den mendeko 70. hamarkadakoa edo. Bereziki estimatu izan dudan abestia duzu; are, behin aipatu nizun txoko honetan . Herdoilaren tristeziarekin batera ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da eta bere sabaia laino baso bat non bizi den ilargiaren badaezpadako agonia eta kalatxorien argi urdinskak murrail erraldoiaren begi gauero zubi zaharrenetatik hibaiari so berripaper saltzailea hitz ezezagunen hiztegi bati bezala bus txofer batzu boxeolari hilaz mintzatzen apatridak bailiran trenak memoria karrilen fatalitatean galduz denboraren oihal xinglea arratsezkoa soilik arrabita baldarren nostalgia kantoietan eta haruntzago, moskorrak kalegarbitzaileren beilegi bizia beste zubi bat, prostitutak. ...