Eskola 2.0
Izenburua ez da oso originala; egun ia denari jartzen baitzaio 2.0 adjektiboa. Baina ez dago batere gaizki gaiaren inguruko iritzi eta partaide desberdinei toki berean tartea eskaintzea; halaxe egin du gaur EAJ-PNVk. Hizlariak horren desberdinak izaki, era guztietako ekarpenak izan ditugu. Gustatu zaizkidanen artean, C arlos Castaño rena (ai ene, "zuzeneko emanaldiek" duten arriskua loturak behar bezala ez dabiltzanean) eta Sabina Lopez Atxurrarena. Nik galdera-erantzunen tartean ekarpentxoa egiteko aukera izan dut (testuinguruaren aldaketa, berdinen arteko ikaskuntza eta hezkuntza ez formala, garaian garaiko teknologien erabilera) baita twiterren bitartez ere. Iñigo Urkulluren tonua ez zait gehiegi gustatu; ulertzen dut, bai, esparrua markatu nahi izatea gobernuarengandik bereiztu nahian. Baina, Agirregabiria ren hitzak erabilita, polepikoegia neure iritziz. Eta benetan hezkuntza hobetu nahi badugu, paktuaren beharraz nuen aldez aurretiko ustea sendotu egin zait. Honela...