2014-12-12

Korrontzi, Panderotxoa

Joan den astean aurkeztu du Korrontzi taldeak bere azken lana. Honela aurkeztu dute Baga Biga enpresaren webgunean:
Korrontzi & BOS "Symphonic Bilbon" disko bikoitzak (CD + DVD) 2014ko Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertua dakar. Korrontzi taldearen folk doinuak Xabier Zabalak atondu eta egokitu ditu BOSekin batera jotzeko. Bi soinu mundu, klasikoa eta folka batuta "Symphonic Bilbon" diskoan Korrontzi taldearen hamargarren urteurrenean.

Abesti bat hautatu dut, goxo-goxoa: lehen diskoan agertutako "Panderotxoa", Maurizia zenari eskainia. Agian ez da ezagunena izango, baina Xabier Zabalak (uste) harparekin egindako harmoniak harrapatu egin nau; EITBk emandako saioan, 29:50 minutuan hasten da, gutxi gorabehera. Beste hiru bertsio aurkitu ditut, kontzertu batekoa, Mikel Urdanagarinekin Getxo diskoan eta hemen duzuna, lehenenengo diskokoa. 

Bihar, Laukizen zuzenean entzukeko aukera duzu.


Lo eginzazu ene panderotxoa
gaua zurekin da.
Lo egin zazu ene panderotxoa
iragana joana da.

Pandero zaharrak lo hartu zuen
lastoaren gainean,
zoru gainean zurrutadak
lehio baten azpian,
handikan ikusten ditu
neska-mutilen barreak,
gaztetako egun joanak
ta aspaldiko erromeriak.

Lo eginzazu...

Leize hotzak utzi zion
aspaldiko doinua,
haizeak eragindako
kriskitinen zarata,
larruari laztanduz
golperik leunena,
Mauriziaren kantu baten
oihurik sakonena.

Acaba de sacar el grupo Korrontzi su último trabajo, Symphonic Bilbon, en el que se recoge su concierto de Aste Nagusia junto a la Orquesta Sinfónica de Bilbao (BOS) con motivo del décimo aniversario del grupo. Como dicen en su web, "Korrontzi es música tradicional vasca acompañada por la técnica actual con la ayuda y unión de instrumentos más modernos."

Te traigo en esta entrada cuatro versiones de un tema, Panderotxoa, dedicado a la panderetera Maurizia Aldeiturriaga. que ya apareciera en el primer disco del grupo. Y si quieres escucharlos en directo, mañana tienes la posibilidad en el probadero de Laukiz

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.