2013-01-23

Seme-alabak, geu eta Internet (2)

Iragarritakoa betez, eman egin nuen hitzaldia (edo solasaldia, jende gutxi egonda horretarako aukera eman zuen-eta) Aurkezpenarako materiala euskaraz egon arren, gazteleraz mintzatu ginen nagusiki adostuta zegoenari jarraiki. Hau honela, eta gaiaren inguruan material gutxiago egongo dela pentsaturik, euskarazko bertsioa grabatzeari ekin diot. Hemen duzu emaitza.

Seme alabak, geu eta internet from Iñaki Murua

Pilar Kaltzadak ere zintzilikatu du gai beraren inguruan bi egun lehenago Laukizen erabilitako aurkezpena: ulertu ulertuak izateko. Ahotsik ez, baina. Agian honen inguruko sarrera bat prestatu beharko dut.

2 comentarios:

  1. Josemari Lasa1/23/2013

    Mila esker, Iñaki:

    Bertan ageri diren zenbait ideia erabiliko ditut (egilea aipatuta, jakina) ikasgelan sare sozialei buruzko eztabaida egiten dugunean. ;-)

    ResponderEliminar
  2. Ez horregatik. Hedatzea da horrelakoak egitearen asmoa. Eta erabiltzeko arazorik ez, CC lizentziapean baitago.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.