2011-11-11

Omenaldiak, noiz?



Xabier Lete gogoan kantaldi bat baino gehiago izan da; are, burutu zein egingo diren kantaldiak baino gehiago, nire ustez. Besteak beste, 2006an egindako elkarrizketa banatu ziguten paperean Bilboko saio horretan, ekitaldirako propio egindako argitalpen. Txoko honetan ere, sarrerak bat baino gehiago izan dira bere abesti eta bestelako kontuekin.

Bilboko kantaldian nengoela Xabierren hitzekin egindako abesti bat entzun nion Jabier Muguruzari; eta, hara non, bazuen iaztik tokitxoa hemen, Xabier Lete, Jabier Muguruza eta Iñaki Salvador sarreran hain zuzen.  

Baina, kontzertuak sortaraziko zirraraz gain, Muguruzak berak kantaldian esandako hitz batzuk dantzan geratu zitzaizkidan. Karlos Gimenez aipatu zuenean, egunen batean euskal kantagintzak zenbat zor dion aitortuko dela. Noizko utziko da / dugu esker on hori? 


En el concierto-homenaje a Xabier Lete en Bilbao, entre sentimientos y emociones, me quedaron unas palabras de Jabier Muguruza sobre Karlos Gimenez; algo así como que algún día la canción vasca le reconocerá todo lo que ha hecho. Así que, ¿para cuándo un homenaje?






2 comentarios:

  1. Merezitakoa zein, Josu, Karlos Gimenezena ere bai?

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.