2010-11-23

Azterketa babestuak? / ¿Exámenes patrocinados?

Azterketetan jardutea egokitzea eta gertaera bitxien lekuko izatea batera etorri ohi dira; gehienetan dago pasadizoren bat edo beste. Eta egunotakoa ez da salbuespena izan.

Azterketari bat hurbildu zitzaigun artega hamar t'erdiak aldera. Galduta zebilen. Jakina, BECen horrelakorik gertatzea ez da oso zaila argibideak behar bezala jarraitu ezean; kotxea aurkitzea ez beti erraza izaten. Tira,  jende-andana ikusi zuen neskak hara sartzerakoan eta eurengana hurbildu zen. Izena ematen zutela ikusi eta berak ere bai; propaganda agerian zuen mostradorean eskuratu zuen akreditazioa beltzez eta morez jantzitako laguntzaileen eskutik. Kafetxoa eskaintzen zietela eta berak ere dastatu. Baina ordua hurbildu eta, ai ene, han inork ez omen zeukan azterketarik egiteko asmorik.

Enpin. HABEk deituriko azterketara joan eta Lagun Aroren bilkura batean agertu. Azterketa babestua egongo zela pentsatuko ote zuen gure neska honek? Zertaz hitz egingo zuen bertan zain egon zen bitartean? Hamaika ikusteko jaioak gara. Edota, agian, ez litzateke idea txarra enpresaren batek babestea azterketa ofizialak ;-)

Foto de artberri (Alberto Varela) en Flickr
Me comentaban que podíamos ir pensando en escribir un libro con anécdotas de susedidos en los exámenes. Las situaciones de nerviosismo, por ejemplo, suelen dar pie a este tipo de sucesos. 

Como el de la persona que, viniendo a examinarse el pasado sábado, tras ver mucha gente reunida se acercó, se acreditó en el mostrador correspondiente,  tomó su cafecito, y sólo cuando llegaba la hora en la que estaba convocada para el examen y notó que allí parecía que no había ambiente para ello,  apareció en uno de los lugares en los que estábamos realizando los mismos. 

Y es que había estado... en la reunión de Lagun Aro. Te prometo, lector/a, que había un montón de señalización corporativa, incluida la vestimenta de las azafatas; ¿pensaría acaso que era una convocatoria patrocinada? Igual hay quien se apunta la idea :-D

2 comentarios:

  1. Lo que faltaba, Bilbo Basket, Donostia Basket y ahora HABE. Jejeje.

    No sería mejor para el título "despistes patrocinados"?

    Oso ona!

    ResponderEliminar
  2. A saber Josu, igual se anima Petronor ;-)

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.