2008-10-13

Hilaren 10eko kronika laburra / Crónica corta del viernes día 10

Arratsalde betea, aurreikusi nuen bezalaxe. 
Josi Sierrarekin batera hasi nuen, gustuko berriketaldian (hurrengo garagardoak nire kontu) eta laster hainbat ezagunekin egin genuen topo EITBren egoitzan.  Bertan eskuz jasotako inpresio batzuk dakarzkizut gaurkoan.
  • Aspaldiko partez "carta de ajuste" bat ikusi nuen; ETB3 martxan hasi aurretikoa, jakina.
  • Gertakari historiko baten lekuko zuzena ari nintzen galdetu nion neure buruari. Ez dut erantzunik.
  • ETB3aren martxan jartze horretan euskara izan zen nagusi adierazpenetan, Ibarretxe lehendakariaren adibide batzuk salbu.
  • Ateak zabalik izan zituen egoitzak egun horretan eta erantzunak arduradunak poztuko zituela uste dut. Jende uholdea beraz. Baina bertako kazetari batek esan zidan legez, zoologiko bateko animalien antzera zeudela sumatzen zuen bere burua; alegia, jendeak kakahueteak botatzea baino ez zitzaiela falta.
  • Lontzo Sainz izan genuen cicerone. Dena den bertaratutako aupalarioi hamaika bisitari batu zitzaizkigun. Hala, Hamelingo xirulari gisa ibili zen gure Lontzo.

Eta erabaki latza hartu behar: funanbulista ikusi ala David de Ugarteren hitzaldira joan. Bigarrena hautatu genuen. Ez nago seguru hautaketarekin asmatu genuenentz. Ideia interesgarriren bat entzun nion, baina egitura handirik gabeko jarduna eskaini zigun nire ustez; lagun batzuek lagundu baitzioten garapenean.. Berak idatzitakoak erakargarriagoak iruditu zaizkit. Are, esandako kontu batzuei ez nien funts handirik ikusi, planteamendu aurreratuegiak niretzat agian. Ez nintzen bukaerara arte geratu. Aurkezpena bera Aprendices taldearen tailerrerako langai har genezake.  
Tarde-noche de viernes completita, tal y como te anuncié.
Empezó pronto con una más que agradable charla con Josi Sierra (las próximas birras de mi cuenta) y continuó con un goteo de conocidos en la sede de EITB. Te comentaré algunas de las impresiones que saqué.
  • Vi una carta de ajuste, después de mucho tiempo (la de ETB3, claro)
  • La sensación de quizás ser testigo directo de un hecho histórico.
  • El acto de puesta en marcha en sí fue casi todo en euskera, con la excepción de algún ejemplo del lehendakari Ibarretxe. 
  • Un montón de gente por la sede en la jornada de puertas abiertas. Supongo que estarán contentos los y las responsables, pero como me comentó alguien que trabaja por allí, parecía que sólo faltaba que les echasen cacahuetes. Nada que ver con otras veces que he estado por allí.
  • Tuvimos como cicerone a Lontzo Sainz, convertido en algo así como el flautista de Hamelín, pues cada vez se sumaban más espontáneos y espontáneas de toda edad a los y las aupalaris con ganas de escuchar las explicaciones. Aunque mostró cintura con el requiebro al llegar a la zona de EITB.com :-D
Ante la duda de ver al funambulista o irnos a la conferencia de David de Ugarte, optamos por esta segunda opción (resumen vía Mikel). Pero no sé si fue la elección adecuada  Es cierto que le oí alguna idea interesante, pero me pareció que no superó a lo escrito en sus libros, que en ocasiones la conferencia no tenía un hilo claro en la medida que participaron otros colegas suyos; más aún, hubo ideas que no acabé de entender, quizás de avanzadas que eran o pretendían ser. De hecho, no me quedé hasta el final. La propia presentación,  buena candidata a ser examinada en el 7º taller de Aprendices. Y me sorprendió ver que es un entusiasta del mate, al menos de eso parecía el recipiente del que bebía con fruición.
Fotos de EITB y de Mikel Agirregabiria

1 comentario:

  1. ¡¡¡Un amigo mío también estuvo por allí!!!

    Para una vez que hay un acontecimiento medio interesante, y yo en los madriles, OJÚ

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.