2007-07-11

1964/07/11

Gotzon Alemanek idatzi eta Txomin Artolak kantatu zuen bezala,


"ez dakit zer ordu izango zen

ez bainaiz gogoratzen

ez dakit noren eskuek atera ninduten

nire lehenengo kabi berotik

esku inpertsonalak, trebeak, ohituak

..."


Bai, halaxe da irakurle lagun hori. Nire 43. urtebetetzea ospatzen dut gaur.

Ez dakit berrogeitaka urtekoen krisialdian murgilduta nagoenentz, baina azken egunotan hainbat gauzaz jabetu naiz: joan den mendean jaio nintzela, bizitza-itxaropenari erreparatuta dagoeneko erdia pasatu dudala, bizarra gero eta zuriago dudala, seme-alabak ni bezain altuak direla ia-ia, senitarteko eta ezagun asko jadanik bidean geratu dela, hamaika batailatxo dudala kontatzeko (Athletic txapelduna ezagutu nuela, soldaduskako pasadizoak, 83ko uholdeak...)


Edonola ere, 64ko uztatik (ezinhobea Errixoan) honaino heldu naizela ere konturatu naiz. Eta ez da gutxi, ezta!

2 comentarios:

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.